Franz espetxetik atera berri da eta gau-klub batean kantatzen duen Joanna –neska-lagun ohia– ikustera doa. Joanna Franz laguntzeko prest dagoen arren, honek uste du Joanna posesiboegia dela eta bere aldamenean gehien maite duen ondasuna galtzen duela, askatasuna alegia. Horregatik, Joanna utzi eta Margarethe-rekin hasten da. Aldi berean, bere antzinako negozioetara itzultzen saiatzen da.