Fassbinderrek Henrik Ibsen-en antzezlana egokitu du. Krogstad-ek Nora Helmerri xantaia egiten dio. Torvald –Noraren senarra– zuzendari izendatu berri duten bankuko langilea da Krogstad. Duela urte batzuk Norak Krogstadi dirua uzteko eskatu behar izan zion, gaixorik zegoen senarrarekin batera, Italiara bidaia egiteko. Horretarako, aitaren sinadura faltsifikatzeko zalantzarik ez zuen izan. Orain Krogstad Norari xantaia egiten saiatzen da.