Picture a Scientist zientzian ari diren emakumeez atal berri bat idazten ari diren emakumezko zientzialarien azken olatuari buruzko kronika bat da. Nancy Hopkins biologoak, Raychelle Burks kimikariak eta Jane Willenbring geologoak gidatuko dute ikus-entzulea beren esperientzietan zehar, eraso basatietatik urte askotako gutxiespen sotiletara doan tartean. Bidean, jendez gainezkako laborategietatik landa-estazio ikusgarrietaraino, zientzialari bikainak aurkituko ditugu -zientzialari sozialak, neurozientzialariak, psikologoak-, zientzia askotarikoagoa, bidezkoagoa eta mundu guztiari irekiagoa izan dadin perspektika berriak eskaintzen dituztenak.
* Ekitaldi hau Donostialdeko 17 zientzia erakunde biltzen dituen ´Emakumeak Zientzian´ ekimenarekin elkarlanean antolatu da.
Fitxa teknikoa