Emmi-k –Munichen garbitzaile gisa lan egiten duen hirurogei urtetik gorako alarguna– Ali ezagutzen du. Ali etorkin marokoarra da eta Emi baino askoz ere gazteagoa. Elkarrekin irteten hasten dira eta ezkontzea erabakitzen dute, Emmiren familiak, lagunek eta lankideek harreman hori ez ulertu eta haserretu arren. Fassbinderrek berak miretsitako Douglas Sirk (bereziki All That Heaven Allows) omentzen du, gaztelaniazko izenburu bitxia (jatorrizkoak "beldurrak arima irensten du” esan nahi du) duen intolerantziaren eta arrazakeriaren aurkako maitasun-istorio honetan.