© EALING STUDIOS / Album
Sidney Stratton kimikaria bidegurutze batean dago bere karreran. Erresistentzia handiko zuntz bat asmatzen ahalegindu da, baina lanetik bota dute ahalegin horretarako behar zituen tresna gehiegi eskatu dituelako. Azkenean, Sidneyk ehun zuri bat sortuko du, iragazkaitza, zikindu eta zimurtu ezina. Hasieran heroitzat tratatuko badute ere, fabrikatzaileak berehala konturatuko dira ezen traje perfektua oso-oso txarra dela, berez, negozioentzat.
Fitxa teknikoa