Izenburua, helbidea, aktoreak etab. bilatuko ditu

Zinema eta zientzia: borrokez eta dilemez

Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Centerrek eta Donostia Zinemaldiak antolatzen duten Zinema eta Zientziaren zazpigarren edizioa da aurtengoa, eta irrikaz jarraitzen dio kultura zinematografikoaren eta zientifikoaren transmisioari. Zikloak lengoaia zinematografikoaren unibertsaltasuna eta edertasuna baliatzen ditu pentsamendu zientifikoaren edertasuna eta sakontasuna erakusteko. Charles Chaplinen eta Albert Einsteinen arteko pasadizo bat lagungarria izan daiteke bi helburuak deskribatzeko. Fisikariak hau esan zion behin zinemagileari: “Zure artean gehien miresten dudana da mundu osoak ulertzen zaituela hitzik esan gabe”. Chaplinek hau erantzun zion: “Baina zure loria are handiagoa da, mundu osoak miresten baitzaitu esaten duzuna ulertu gabe”.

Hain justu, Einstein Oppenheimer filmaren (Christopher Nolan, 2023) protagonistetako bat da. Zikloko lehen proiekzioa izango da, eta historian eta zientziak maiz planteatzen dizkigun dilemetan murgilduko gaitu. Prometeo bezala, Oppenheimer (eta haren taldea) gizadiari "su atomikoa" emateko gauza izan zen. Gero, zigortu egin zuten, ondorio larriei buruz ohartarazteagatik. Semmelweis, prozedura antiseptikoen aitzindaria, bere garaiko iritzi mediko eta zientifikoen aurka borrokatu behar izan zen sukar puerperala ikertu zuenean ama askoren bizitza salbatzeko. Semmelweis (1940) filma Scorsesek gogo biziz aldarrikatzen duen André de Toth zinegilearen hungariar etapakoa da, eta Hungariako Filmategiak zaharberritu du duela gutxi. Rift Haran Handia aztergai zientifikoa izan da, eta jarraitzen du izaten, bertako animalia-bizitzagatik eta giza espeziearen lehen urratsen agertokia izateagatik: Isak Dinesenen eleberrian oinarrituta dagoen Memorias de África (Sydney Pollack, 1985) bidaia-txartel ezin hobea da. Plan 75 (Chie Hayakawa, 2022) Cannesko zinemaldian aurkeztu zen, eta zahartzeak gizartean (eta, beraz, gure esentzian) duen eragina erakutsi zuen trebetasun eta soiltasun handiz. Bombshell: The Hedy Lamarr Story filmarekin (Alexandra Dean, 2017) Emakumeak Zientzian ekimena ospatuko dugu; Hollywood klasikoko aktore bat ardatz hartuz, haren profil zientifikoa eta asmatzaile gisa egindako lana nabarmenduko dugu, itzalean geratu baitzen bere garaian. Luis Martín-Santos mediku eta idazlearen mendeurrenean, komeni zen haren maisulana zinemara egokitzeko egindako lanera itzultzea: Tiempo de silencio (Vicente Aranda, 1986). Ekaitz perfektua filmak (Wolfgang Petersen, 2000), abenturei eta meteorologiari buruz hitz egiteko aukera emango digu. Argudio zinematografiko ugari daude Hawksek, Hepburnek eta Grantek sinaturiko film hau pantaila handian ikusteko: Baby hezten (Howard Hawks, 1938). Gainera, estereotipo zientifikoei buruz hitz egiteko aukera emango digu. Mars Express (Jérémie Périn, 2023) filmak animazioa eta zine beltza uztartzen ditu, eta adimen artifizialari buruzko beharrezko gogoeta egitera bultzatzen gaitu. Amaitzeko, Werner Herzog maisua gure zikloa lehenengo ediziotik ondo ezagutzen duen neurobiologo batekin aliatuko da, Rafael Yusterekin hain zuzen, giza gogoaren erdigunera bidaiatzeko Theater of Thought lanaren bidez (2022).

Aurten, beraz, komunitate zientifikoen dilemei eta borrokei helduko diegu, zeinak sekula ez baitaude egokitzen zaizkien une historikoetatik urrun. Alderantziz izaten baita: sarritan, protagonistak dira. Baita zinean ere.

 

Data

2024/01/11 - 2024/03/23

Lekua

Bilbo
Donibane Lohizune
Donostia
Gasteiz
Iruñea

Antolaketa

Euskadiko Filmategia, DIPC, Donostia Zinemaldia
Zikloaren programa (PDF)

Trailerra

Zikloaren emanaldiak: Zinema eta zientzia 2024


Egoitzak

Bilbo

  • Arte Ederren Bilboko Museoa 

    Museo plaza, 2
    48009 Bilbo
    Email: info@bilbaomuseoa.eus

  • +34 944 396 060
  • info@bilbaomuseoa.eus
  • www.bilbaomuseoa.eus
  • Edukiera

    206 eserleku
    Bizkaia Aretoa: 427 eserleku

  • Sarreren salmenta

    Museoko leihatilan eta www.bilbaomuseoa.eus webgunean:
    · Ohiko zinema emanaldia: 3,50€ (Museoaren Lagunak: 2€).
    * 25 urtetik beherakoak: doan (museoko leihatilan jaso behar da sarrera).

Donostia

  • Tabakalera

    Andre Zigarrogileak plaza, 1
    20012 Donostia 

  • +34 943 118 855
  • info@tabakalera.eus
  • www.tabakalera.eus
  • Edukiera

    229 eserleku

  • Sarreren salmenta

    Tabakalerako Informazio Puntuan, zineko leihatilan (emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago) eta interneten (sarrerak.tabakalera.eus).
    · Ohiko zinema emanaldia: 4€.
    * Donostia Kultura eta Tabakalera txartelekin: -%10.

     



Gasteiz

  • Artium Museoa, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa

    Frantzia kalea, 24
    01002 Gazteiz

  • +34 945 209 020
  • museo@artium.eus
  • www.artium.eus
  • Edukiera

    141 eserleku

  • Sarreren salmenta

    Museoko leihatilan eta www.museobilbao.com webgunean:
    · Ohiko zinema emanaldia: 3,50€ (Museoaren adiskideak: 2€).
    * 25 urtetik beherakoak: doan (museoko leihatilan jaso behar da sarrera).

Iruñea

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.