Izenburua, helbidea, aktoreak etab. bilatuko ditu

Ezezaguna

Zinema eta Zientzia 2019

John Keats poeta erromantikoak (1795-1821) hau leporatu zion Isaac Newtoni (1643-1727): ortzadarren edertasuna suntsitu egin zuela haren edukia xehatu zuenean, “ehuna desegin” baitzion. Ez dator bat iritzi horrekin Pedro Miguel Etxenike, Donostia International Physics Centerreko (DIPC) presidentea: “Naturari begira gaudela jasotzen dugun edertasun- eta mirari-sentsazioa areagotu egiten da, eta ez desagertu, begiralea zientzialari bat baldin bada”. Irudipen hori bera izan genuen 2018ko urtarriletik martxora bitartean, Euskadiko Filmategiak eta DIPCek elkarrekin antolatu genuen zinemari eta zientziari buruzko Hor kanpoan lehenbiziko ziklo hartan: alegia, zinemaren historiako zientzia-fikziozko zenbait titulu klasiko eta moderno ikuspegi zientifiko batetik aztertzeak ez diela kentzen film horiei balio poetikorik eta artistikorik, alderantziz baizik, balio erantsi sendoa ematen diela. Hiru mila ikuslek baieztatu zuten gure irudipen hori, eta 2019an zikloa berriro antolatzea erabaki genuen. Oraingoan, ordea, beste ikusmira batzuk ere badakartzagu: abenturarena eta espazioaren esplorazioarena ez ezik (First Man, Salyut-7 eta Martetarra), hor daude adimen artifizialaren erronkak ere (2001: A Space Odyssey, A.I. Artificial Intelligence, ExMachina, Blade Runner eta Blade Runner 2049), begirada mikroskopikoa eta teleskopikoa (Fantastic Voyage eta Gizon harrigarriro txikiagotua), genero-ikuspegia (Figura ezkutuak) eta “gene” hitzak zikloari dakarkion ardatz iraultzailea (Annihilation). Ikerketa zientifikoaren abenturak prozesu osmotikoak sortzen ditu abenturaren mailarik gorenarekin: zinemarekin, alegia. Aurrerapen zientifikoek, gizateriaren maisulana izaki, sormen eta irudimen handiz jotzen dute aitzina historian zehar, zinemagileek kameraren atzean nola, ezezagun denaren iluntasunaren eta ezjakintasunaren itzalen artean. Edertasuna dute erkide zinemak eta zientziak. Beraz, poetikoki desegin daiteke ortzadarraren ehundura.

Data

2019/01/07 - 2019/03/31
Zikloaren programa (PDF)

Trailerra

Egoitzak

Bilbo

  • Arte Ederren Bilboko Museoa 

    Museo plaza, 2
    48009 Bilbo
    Email: info@bilbaomuseoa.eus

  • +34 944 396 060
  • info@bilbaomuseoa.eus
  • www.bilbaomuseoa.eus
  • Edukiera

    206 eserleku
    Bizkaia Aretoa: 427 eserleku

  • Sarreren salmenta

    Museoko leihatilan eta www.bilbaomuseoa.eus webgunean:
    · Ohiko zinema emanaldia: 3,50€ (Museoaren Lagunak: 2€).
    * 25 urtetik beherakoak: doan (museoko leihatilan jaso behar da sarrera).

Donostia

  • Tabakalera

    Andre Zigarrogileak plaza, 1
    20012 Donostia 

  • +34 943 118 855
  • info@tabakalera.eus
  • www.tabakalera.eus
  • Edukiera

    229 eserleku

  • Sarreren salmenta

    Tabakalerako Informazio Puntuan, zineko leihatilan (emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago) eta interneten (sarrerak.tabakalera.eus).
    · Ohiko zinema emanaldia: 4€.
    * Donostia Kultura eta Tabakalera txartelekin: -%10.

     



Gasteiz

  • Artium Museoa, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa

    Frantzia kalea, 24
    01002 Gazteiz

  • +34 945 209 020
  • museo@artium.eus
  • www.artium.eus
  • Edukiera

    141 eserleku

  • Sarreren salmenta

    Museoko leihatilan eta www.museobilbao.com webgunean:
    · Ohiko zinema emanaldia: 3,50€ (Museoaren adiskideak: 2€).
    * 25 urtetik beherakoak: doan (museoko leihatilan jaso behar da sarrera).

Iruñea

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.