2012/06/04
Zikloaren berri emateko antolatutako prentsaurrekoa maiatzaren 28an izan zen Bilbon eta ekainaren 4an Donostian.
Ana Diez zinemagile nafarrari buruzko atzera begirakoa maiatzaren 28an aurkeztu zen AlhondigaBilbaon. Ekitaldian ondorengo ordezkariek parte hartu zuten: errealizadore tuteratarra (Ana Diez), AlhondigaBilbaoko zuzendaria (Lourdes Fernandez) eta Euskadiko Filmategiko zuzendaria (Joxean Fernandez). Aurkezpen-ekitaldia zikloaren estreinaldi bezperan burutu zen; izan ere, atzera begirakoa maiatzaren 29an abiatu zen Bilbon.
Bestalde, ekainaren 1ean eta 2an bere filmografiako lau film luze proiektatu zituzten Baionan. Hala, errealizadore nafarrak parte hartu zuen lehen jardunaldiko sesio bikoitzean.
Era berean, atzera begirakoa ekainaren 4an aurkeztu zen Donostian. Bertan izan ziren zinema zuzendaria bera (Ana Diez), Donostia Kulturako Zinema Unitateko kidea (Carlos Plaza) eta Euskadiko Filmategiko zuzendaria (Joxean Fernandez).
Ana Diezen atzera begirakoa EAEko hiru hiriburuetan eta Baionan izango da 2012ko maiatzaren 29tik uztailaren 3ra arte.