Rafael Munoa zendu da, ´San Sebastián, novia de España´ filmeko ilustratzailea

2012/05/10

Euskadiko Filmategiak 2006an zaharberritutako pelikulan parte hartu zuen artista donostiarrak.

Rafael Munoa (Donostia, 1930) maiatzaren 10ean hil zen, 82 urte zituela, bere jaioterrian. Munoa marrazkilaria, margolaria, umorista eta bitxigilea zen, baina batik bat, La Codorniz aldizkari satirikoaren sortzaileetako bat izateagatik zen ezaguna.

Munoak San Sebastián, novia de España pelikularen kreditu tituluen ilustrazioak burutu zituen. Dokumental turistiko honek aitzakia gisa hartzen du turista talde batek Kantabriako kostara egindako bisitaldia, Gipuzkoako udalerri desberdinen panoramika ederrak aurkezteko. Era berean, Euskal Herriko zenbait herri arrantzaleren ohiturak eta tradizioak agertzen dira islatuta.

Euskadiko Filmategiak 2006an zaharberritu zuen filma Image Film laborategian.

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.