Euskadiko Filmategiak antolatutako Juanma Bajo Ulloaren atzera begirakoak Zaragozara bidaiatuko du

2017/02/03

Euskadiko Filmategiak 2016ko urrian eta azaroan antolatutako Juanma Bajo Ulloari buruzko atzera begirakoa Filmoteca de Zaragozan ikusi ahal izango da bi erakundeen arteko elkarlanari esker. 

Euskadiko Filmategiaren lekukoa Filmoteca de Zaragozak hartuko duen lehen aldia izango da, eta kasu honetan, Juanma Bajo Ulloa zinemagile gasteiztarraren obra osoa erakutsiko da. Bide batez, Jesús Angulok eta Antonio Santamarinak idatzitako eta Euskadiko Filmategiak 2016an argitaratutako Juanma Bajo Ulloa. Cine en las entrañas liburua sustatzeko balio izango du zikloak. 

Aragoiko hiriburuan egingo den atzera begirakoa otsailetik apirilera bitartean luzatuko da. Hala, Bajo Ulloaren lehendabiziko film laburretatik Rockanrollers (Zaragozan estreinakoz ikusi ahal izango da film hau) bere azken filmerainoko lan guztiak ikusi ahal izango dira. Horrez gain, Mariano Casanova abeslariak Historia de un grupo de rock filma aurkeztuko du. Casanovak Tabakaleran film bera aurkeztu zuen eta Kutxa Kultur Klubean kontzertu bat ere eskaini zuen. 

Proiektatuko diren filmak:

-Cruza la puerta (Juanma Bajo Ulloa, 1984)

-El último payaso (Juanma Bajo Ulloa, 1985)

-A kien pueda interesar (Juanma Bajo Ulloa, 1986)

-Cien aviones de papel (Juanma Bajo Ulloa, 1987)

-Akixo (Juanma Bajo Ulloa, 1988)

-El reino de Víctor (Juanma Bajo Ulloa, 1989)

-Alas de mariposa (Juanma Bajo Ulloa, 1991)

-La madre muerta (Juanma Bajo Ulloa, 1993)

-Airbag(Juanma Bajo Ulloa, 1997)

-Ordinary Americans (Juanma Bajo Ulloa, 1999)

-Frágil(Juanma Bajo Ulloa, 2004)

-Historia de un grupo de rock (Juanma Bajo Ulloa, 2008)

-Camino a Baeza (Juanma Bajo Ulloa, 2012)

-Rey gitano (Juanma Bajo Ulloa, 2015)

-Rockanrollers (Juanma Bajo Ulloa, 2016)

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.