Costa-Gavras eta Imanol Uribe zinemagileek ´Zinema solasaldiak´ ekimenaren bosgarren topaketa aurkeztu dute

2016/12/09

Donostia 2016rekin lankidetzan aurten abiatutako “Zinema solasaldiak” egitasmoari amaiera bikaina emango diogu Costa-Gavras eta Imanol Uribe zinemagileekin. Abenduaren 10ean zinemaz solas egingo dute, 18:00etan, Tabakalerako Z Aretoan; eta euren zenbait filmek ere hala egiten jarraituko dute martxora arte. Orain dela gutxi zaharberritu dituzten Costa-Gavrasen lehen bost filmak programatuko ditugu; eta Imanol Uriberen beste lau, horien artean El proceso de Burgos (1979) eta La muerte de Mikel (1983) filmen kopia berriak proiektatuko ditugu.

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.