2016/01/05
Zazpi film klasiko proiektatuko dira urtarrilaren 7tik otsailaren 18ra, Tabakalerako zinema-aretoan, Donostian.
Euskadiko Filmategiak, Errenteriako Udalarekin lankidetzan, Mitxelenarenak zikloa antolatu du urtarrilaren 7tik otsailaren 18ra, Tabakalerako zinema-aretoan (Donostia). Ziklo honetan, Koldo Mitxelena (Errenteria 1915-Donostia 1987) hizkuntzalariak Egan aldizkarian kritika egindako zazpi film klasiko proiektatuko dira. Film guztiak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira: bat gaztelaniaz, hiru ingelesez euskarara azpititulatuta eta beste hiru ingelesez gaztelaniara azpititulatuta. Sarrerak 3,50 euro balio du eta Tabakalerako Informazio Puntuan (Mandasko Dukea sarbidekoa) egongo dira salgai.
Prentsaurrekoan parte hartu dute, besteak beste, Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendariak, Garazi López de Etxezarreta Errenteriako Udaleko zinegotziak, Elixabete Pérez Koldo Mitxelenan adituak eta Josean Ruiz de Azúa zineman adituak.
EGITARAUA
URTARRILAK 07 (19:00etan)
Los jueves, milagro (Luis García Berlanga, 1958)
Aurkezpena: Elixabete Pérez
URTARRILAK 14 (19:00etan)
La ley del silencio –On the waterfront- (Elia Kazan, 1954)
Aurkezpena: Josean Ruiz de Azúa
URTARRILAK 21 (19:00etan)
Moby Dick (John Juston, 1956)
Aurkezpena: Begoña del Teso
URTARRILAK 28 (19:00etan)
Vera Cruz (Robert Aldrich, 1953)
Aurkezpena: Joxean Fernández
OTSAILAK 4 (19:00etan)
Pasión de los fuertes –My Darling Clementine- (John Ford, 1946)
Aurkezpena: Txema Muñoz
OTSAILAK 11 (19:00etan)
Hondartzan –On the beach- (Stanley Kramer, 1959)
Aurkezpena: Amaia Serrulla
OTSAILAK 18 (19:00etan)
Arrotz bat bezala, ez –Not as a stranger- (Stanley Kramer, 1955)
Aurkezpena: Maialen Beloki