2015/12/21
“…-ren gustukoena” saioak inauguratuko ditu abenduaren 22an, 19:00etan, Tabakalerako zinema aretoan.
Euskadiko Filmategiak Tabakalerako egoitza berrian hasi duen programazio arloan egitasmo berri bat jarriko du abian abenduaren 22an, 19:00etan. “…-ren gustukoena” saioaren bitartez, gure herriko pertsona ezagunek zinemaren historiako bere film gustukoena zuzenean aurkezteko aukera izango dute. Iñaki Gabilondo izango da Matar un ruiseñor (To kill a mockingbird, 1962) filma aurkeztuko duena. Ibilbide mardula duen kazetari donostiar honek kulturarenganako eta, bereziki, zinemarenganako duen maitasuna agerian geldituko da Robert Mulligan zinema zuzendariaren maisulana aurkezterako orduan.
Iñaki Gabilondok aukeratu duen filmarekin batera, Katrina urakanak New Orleansen (Lousiana) egin zuen sarraskitik hamar urte bete direnean, Euskadiko Filmategia haren inguruko zikloa antolatzen ari da abenduan zehar. Hain zuzen, Matar un ruiseñor (To kill a mockingbird, 1962) Harper Lee-ren eleberri batetan oinarrituta dagoen filma, AEBetako hegoaldeko beste estatu batean dago kokatuta, Alabaman. XXI. mendean oraindik dirauten arrazen arteko ezberdintasun arazo nabarmenak planteatzen ditu filmak, nahiz eta AEBetan eskubide zibilen aldeko borroketan (eleberria idatzi zenean) bide asko urratu ahal izan zuten berdintasunaren bidean.
Matar un ruiseñor (To kill a mockingbird, 1962) filmak hiru Oscar jaso zituen: Gregory Peck-entzat aktore onenarena, Atticus Finch abokatuaren papera egiteagatik; zuzendaritza artistiko onenarena, eta Horton Footeri eman zioten moldatutako gidoi onenarena.
Filma jatorrizko bertsioan proiektatuko da gaztelaniazko azpitituluekin eta sarrerak (3,5 euro) dagoeneko salgai daude Tabakalerako informazio gunean.