Fernando Larruquert zendu da

2016/10/21

Euskadiko Filmategia zinemagile irundarrari buruzko liburu bat prestatzen ari da. 

1934an Irunen jaiotako zinema zuzendari, muntatzaile eta argazkilaria. Gaztetatik musikarekiko interesa izan zuen. 1950an Alaiki abesbatza sortu eta zuzendu zuen, eta 1959an, berriz, Irundar Kamara Abesbatza. Néstor Basterretxea eta Jorge Oteiza adiskide eta artistekin partekatzen zuen zinemarekiko grinak, bere lehen filma burutzera bultzatu zuen 1963an: Operación H. Film hori Juan Huarte industrialariaren finantziazioari esker egin zuen Néstor Basterretxearekin batera. Lan honen ondoren, Larruquertek eta Basterretxeak Frontera Films Irún S.A produkzio-etxea sortu zuten, eta bi film labur egin zituzten: Pelotari (1964) eta Alquezar, retablo de pasión (1966).

1968an, Larruquertek eta Basterretxeak Ama Lur filma estreinatu zuten, euskal zinemagintzan funtsezko film bilakatu dena. Hamarraldi batera, 1978an, Larruquertek euskal musika herrikoiaren inguruko film bat zuzendu zuen: Euskal Herri Musika. 1981ean, irundar zinemagileak Agur Everest (Namasté, Chamo Longmu) estreinatu zuen. Bertan, 1980an Everesteko gailurra egin zuen espedizioaren gorabeherak kontatzen dira. Aldi berean, Larruquert argazkilari eta muntatzaile gisa aritu zen hainbat euskal ekoizpenetan:

  • 1993 Detrás del tiempo (Muntaia)
  • 1989 Mintaka (Muntaia)
  • 1987 Azpiko gizona (Muntaia)
  • 1986 Hor duzu hurrengoa (Muntaia)
  • 1986 Hautsi zure marka (Kamera)
  • 1985 Mar adentro (Muntaia)
  • 1985 Errugabeen isiltasuna (Muntaia)
  • 1985 Manaslu (Muntaia)
  • 1982 Oinkadak denboran II (Argazkilaritza)
  • 1981 Nafarroako Ikazkinak (Muntaia)
  • 1980 Ikusmena (Muntaia)
  • 1979 Barregarriaren Dantza (Muntaia)
  • 1978 Irrintzi (Muntaia)
  • 1976 Marismas en la Mancha (Muntaia)
  • 1974 Las encantadas (Muntaia)
  • 1974 Mauritius, llave del Indico (Muntaia)
  • 1972 Navarra agreste (Muntaia)
  • 1971 Usisumbue (no molesten) (Muntaia)
  • 1969 Doñana (Muntaia)

90.hamarraldi hasieran, zinema mundua utzi zuen behin betiko eta Irunen kokatutako argazki dendan jarraitu zuen lanean.

Euskadiko Filmategia egun Fernando Larruquerti buruzko liburu bat prestatzen ari da. Carlos Roldánek eta Juanmi Gutiérrezek idatzitako argitalpenak zinemagile irundarrari egindako zenbait elkarrizketa bilduko ditu.

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.