Euskadiko Filmategiaren Jazzinemaren seigarren edizioak Blue Giant (Yuzuru Tachikawa, 2023) eta Rewind & Play (Alain Gomis, 2022) estreinatuko ditu

2023/06/30

Euskadiko Filmategiak agur esaten dio 2022-2023 ikasturteari Jazzinema zikloaren seigarren edizioa osatzen duten lau filmak Gasteizen, Donostian, Iruñean eta Donibane Lohitzunen proiektatuz: Soul (Pete Docter, Kemp Powers, 2020), Rewind & Play (Alain Gomis, 2022), El trompetista (Michael Curtiz, 1950) eta Blue Giant (Yuzuru Tachikawa, 2023).

Lehenengo filma, Soul (Pete Docter, Kemp Powers, 2020), Pixaren animazio eder, dibertigarri eta musikal bat da, jazz piano-jotzaile gisa arrakasta izan nahi duen musika irakasle bati buruzkoa. Estreinatu zenetik gutxi izan dira pantaila handiko eta jatorrizko bertsioko paseak. 

Rewind & Play (Alain Gomis 2022) filmak XX. mendeko musikaririk garrantzitsuenetako bati egindako elkarrizketa bat berreskuratzen du, inoiz ez dena argitaratu. 1969an, Thelonious Monk piano-jotzaileak elkarrizketa bat eman zuen Frantziako telebistan, baina ez zen sekula emititu; Gomisen zintak orain arte argitaratu gabeko material hori errekuperatu egin du. 

El trompetista (Michael Curtiz, 1950) filmak blues musikari bikain baten urratsen atzetik dabilen mutil gazte baten historia kontatzen du. Obsesio bat da filmaren ardatza eta Kirk Douglas, Lauren Bacall eta Doris Day dira protagonistak.

Zikloa erabateko estreinaldi batekin bukatuko da: Blue Giant (Yuzuru Tachikawa, 2023), animeko film japoniarra, Shinichi Ishizukaren manga argitaratu zenetik Japonian fenomeno sozial bat izaten ari dena pantaila handira eramaten duena. Film hau laster iritsiko da areto komertzialetara SelectaVisioni esker, baina Jazzineman izango du aurreestreinaldia. Saxofoi-jotzaile gisa arrakasta izan nahi duen mutil gazte baten historia kontatzen du. Blue Gianten soinu-banda Hiromik konposatu du, munduko jazz-musika ospetsuenetako batek eta piano-jotzaile birtuosoak.

Ikusi zikloa

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.