2017/04/28
Euskaraz egindako animaziozko zinemaren aitzindaria izan zen zinemagile pasaitarra.
Juanba Berasategi zinemagilea (Pasai Donibane, 1951) gaur goizean hil da Pasaian. Euskal animazioaren aitzindaria izan zen Berasategi. 1977an, Ekialdeko izarra film laburrarekin debuta egin zuen, eta zortzi urte geroago Kalabaza tripontzia marrazki bizidunetako lehen euskal film luzea zuzendu zuen. Bere ibilbideak film zerrenda luzea utzi digu: Ekialdeko izarra (1977), Fernando Amezketarra (1979), Ikuska 6 (1980), Kukubiltxo (1983), Kalabaza tripontzia (1985), Balearenak (1991), Ahmed, Alhambrako Printzea (1997), El embrujo del sur (2002), Alhambrako giltza (2003), Barriola, San Adriango azeria (2008) edo Nur eta herensugearen tenplua (2017), besteak beste.
2013an, Zinemira saria jaso zuen Donostia Zinemaldian.