Euskal zinemaren partaidetza handia Nantesko Festival du Cinéma Espagnol jaialdian (apirilak 3-15)

2014/03/28

Aurtengo Nantesko Festival du Cinéma Espagnol jaialdiak inoizko euskal partaidetzarik handiena izango du. Euskal zinemari eskainitako Fenêtre Basque sailak programa mardula izateaz gain –zortzi film luze, hauetako bi sarituak izateko aukerekin eta Kimuak 2013 bildumako zazpi film labur, hiru lan sarituen zerrenda ofizialean sartzeko aukerekin-,  Alex De la Iglesia. La passion de tourner liburuaren aurkezpena ere hartuko du bere baitan. Rouge Profond argitaletxeak editatu du jaialdia bera, Euskadiko Filmategia eta  Etxepare Euskal Institutuarekin elkarlanean. Euskal zinemaz argitaratzen den gisa honetako lehen liburua da, frantzesera itzuli dena eta zabalkunde internazionala izango duena. Gainera, jaialdiko Filmer au féminin/Le féminin filmé atalean bi euskal produkzio sartu dituzte, bertako jarduera ezberdinetan zinemagile euskaldunen partaidetza izango da, eta beste hiru euskal film ere eskainiko dira jaialdiko hainbat ataletan, Panorama sailean kasu. Hau gutxi balitz, Barbara Goenaga izango da epaimahaiko buru etaImanol Uribe epaimahaikide.

Nantesko jaialdian euskal zinemak duen presentzia  gure mugetatik haratago programarik osatu, aipagarri, beterano eta egonkorrena da. Euskadiko Filmategiak eta Etxepare Euskal Institutuak urtero ahalegin berezia egiten dute foro honetako programazioan partaidetza bermatu eta euskal sortzaile eta artistak bertara joatea ahalbidetzeko, jaialdi hau leiho zabala baita Frantziako merkatu zinematografikoan sartu eta frantziar ikuslegoarengana iristeko (27.000 ikusle 2013an).

2001.urtetik gure produkzioak urtero izan dira jaialdi honetan, urte horretan hasi baitziren elkarren arteko harremanak Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Etxepare Euskal Institutuak hartu zuen lekukoa gero, eta ordutik presentzia indartuz joan da: gaur egun Fenêtre Basque saila egonkor eta garrantzitsua da jaialdian eta euskal produkzioek presentzia nabarmena dute programako beste atal, foro eta jardueretan.

Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea Nantesko zinemaldiko inaugurazioan izango da; amaieran, berriz, Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Euskal Institutuko zuzendaria.  


Fenêtre Basque 2014

Ondorengo filme luzeak proiektatuko dira, aurkezpen gehienetan zinemagileen presentzia izango delarik:

Asier ETA biok (Aitor y Amaia Merino, 2013)

Amaren eskuak (Mireia Gabilondo, 2013)

Una esvástica sobre el Bidasoa (Alfonso Andrés y Javier Barajas, 2013)*

Violet (Luiso Berdejo, 2013)

Tres 60 (Alejandro Ezcurdia, 2013)

El Rayo (Fran Araújo y Ernesto de Nova, 2013) **

Las brujas de Zugarramurdi (Alex dela Iglesia, 2013)

Encierro  (Olivier van der Zee, 2013)

   *Dokumental Onenaren Saria irabazteko hautagai

   **Opera Prima Onenaren Saria irabazteko hautagai 


Kimuak

2013.urteko euskal film laburren programa osoa:

Cólera (Aritz Moreno, 2013) *

Zela Trovke (Asier Altuna, 2013)

Democracia (Borja Cobeaga, 2013) *

Hotzanak, for your own safety (Izibene Oñederra, 2013)

Minerita (Raúl dela Fuente, 2013) *

Una hora, un paso (Aitor Iturriza, Bernat Gual ,2013)

A political story (Lander Camarero, 2013)

   *Film Labur Onenaren Saria irabazteko hautagai


Alex de la Iglesia. La passion de tourner liburuaren aurkezpena

Egileak: Jesús Angulo, Antonio Santamarina

Rouge Profond-ek argitaratutako liburua, Euskadiko Filmategia, Etxepare Euskal Institutua eta Nantesko jaialdiaren babesarekin. Euskadiko Filmategiaren ibilbideko 35 urtetan, ez zen behin ere lortu euskal zinemagintzari buruzko liburu bat beste hizkuntza batera itzuli eta hedapen internazionala ematea. Kasu honetan, banaketa Frantzian, Belgikan, Suitzan eta Quebecen egingo da.

Liburua apirilaren 5ean aurkeztuko dute -16:00etan Cosmopolis aretoan-, eta Alex De la Iglesia bertan izango da.


Filmer au féminin / Le féminin filmé saila

Saileko euskal filmak:

Amaren eskuak (Mireia Gabilondo, 2013)

La buena nueva (Helena Taberna, 2008)

Filmer au féminin / Le féminin filmé mahai ingurua

Mireia Gabilondo, Helena Taberna eta Aizpea Goenaga

euskal zinemagileen partaidetzarekin


Panorama saila

Saileko euskal filmak:

Blancanieves  (Pablo Berger, 2011)

Las Brujas de Zugarramurdi (Alex dela Iglesia, 2013)


Proiekzio berezia

Miel de Naranjas (Imanol Uribe, 2012)

 

 

 

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.