2024/01/15

Zikloa Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak antolatua da, Tabakaleraren eta Institut Valencià de Cultura – Filmoteca de la Generalitat Valencianaren lankidetzarekin, eta 2024ko urtarrila eta abendua bitartean garatuko da. 

Datorren urtarrilaren 17an hasiko da Tabakaleran Nosferatu ziklo berria, Western USA garaikidea 1962-2021, Sam Peckinpah zuzendari duen Ride the High Country (1962) filmaren proiekzioarekin.

Zikloa Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak antolatua da, Tabakaleraren eta Institut Valencià de Cultura – Filmoteca de la Generalitat Valencianaren lankidetzarekin, eta 2024ko urtarrila eta abendua bitartean garatuko da.

Nosferatuko pantailak western garaikidearen agertoki zabaletara egingo du bidea 2024an. Zikloak eta bere inguruan editatuko diren liburuek 1962 aukeratu dute abiapuntutzat, orduan hasten baita western klasikoaren trantsizioa generoak hartuko dituen bide berrietara. Hala, generoko zinemagile klasikoen azken agurra izango da, tartean John Ford (The Man Who Shot Liberty Valance, 1962), Raoul Walsh (A Distant Trumpet, 1964) edo Howard Hawks (El Dorado, 1966) eta beste batzuk iristen hasiko dira, generoa aldatzera deituak, aitzindari dituztenak Sam Peckinpah (The Wild Bunch, 1969) eta Clint Eastwood (High Plains Drifter, 1973).

Zikloak sei hamarkada zeharkatzen ditu: western krepuskularrak; dirty westernak europar eraginekin; “indarkeriaren belaunaldiko” zinemagileen hurbilketa (Richard Brooks, Don Siegel) edo “Hollywood berria” (Robert Altman, Michael Cimino); generoa biziberritzeko egindako saialdiak 80ko hamarkadan –Silverado (Lawrence Kasdan, 1985)– eta 90ekoan –Dances with Wolves (Kevin Costner, 1990)–; Unforgiven (Clint Eastwood, 1992) filmak publikoaren eta kritikaren artean izandako izugarrizko arrakastak ekarri zuen bultzada… garai hauetara hurbilduta Kelly Reichardt (Meek’s Cutoff, 2010) edo Jane Campion (The Power of the Dog, 2021) zuzendarien lanetaraino.

Urtearen lehen hiruhilekoan programatutako filmak besteak beste zinemagile hauenak dira: John Ford, Henry Hathaway, Robert Mulligan, John Sturges, Richard Brooks, eta Sam Peckinpah bitan –lehen aipatutako eta funtsezko Ride the High Country eta The Wild Bunch–.

Zikloarekin batera bi liburu editatuko dira, bata gaztelaniaz eta bestea euskaraz. Lehena, Western USA 1962-1992, Colección Nosferatuko 20. zk., Carlos Aguilarek
eta Pablo Fernándezek koordinatu dute, eta urtearen hasieran kaleratuko da. Bigarrena, Iñigo Marzabalek koordinatua, Nosferatu Bildumako 12. zk., 2024ko amaieran editatuko da.

Lehen hiruhilekoaren programazioa:
-Urtarrilak 17: Duelo en la Alta Sierra (Ride the High Country, 1962)
-Urtarrilak 24: El hombre que mató a Liberty Valance (The Man Who Shot Liberty Valance, 1962)
-Urtarrilak 31: Río Conchos (Rio Conchos, 1964)
-Otsailak 7: The Sons of Katie Elder (1965)
-Otsailak 14: Los profesionales (The Professionals, 1966)
-Otsailak 21: El tiroteo (The Shooting, 1966)
-Otsailak 28: La hora de las pistolas (Hour of the Gun, 1967)
-Martxoak 6: The Stalking Moon (1968)
-Martxoak 13: El valle del fugitivo (Tell Them Willie Boy Is Here, 1969)
-Martxoak 20: Grupo salvaje (The Wild Bunch, 1969)
-Martxoak 27: Mackenna’s Gold (1969)

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.