2024/01/24

Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak argitalpen berria aurkezten dute, Western garaikidea 1962-1992 liburua, Carlos Aguilarrek eta Pablo Fernándezek koordinatua, Nosferatu Bildumako 20. zenbakia.

Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak argitalpen berria aurkezten dute, Western garaikidea 1962-1992 liburua, Carlos Aguilarrek eta Pablo Fernándezek koordinatua, Nosferatu Bildumako 20. zenbakia.

Liburua Estatu Batuetan bi data esanguratsuren artean (1962 eta 1992) egindako western filmetara hurbiltzen da. Liburuaren sarreran, koordinatzaileek hau diote:

“1962tik 1992ra bitarteko hiru hamarkadetan zehar Hollywooden ekoiztutako westernak atal zirraragarria eta oso berezia osatzen du Estatu Batuetako zinemaren historian. Bi film gailenek beren proemioa eta epilogoa dakarte: Ride the High Country (Sam Peckinpah, 1962) eta Unforgiven (Clint Eastwood, 1992). Lehenengoak zubi bat eraikitzen du hilzorian dagoen klasizismoaren eta bere berrinterpretazio krepuskularraren artean, modu inkontzientean; bigarrenak, berriz, kontzienteki, hamarkada haietako zinemagile enblematikoetako batek generoari egindako azken agurra jasotzen du (aktore, zuzendari eta ekoizle gisa bete duen zeregin hirukoitzean)”.

“Hogeita hamar urte horiek gurutzaketa jori bat uzten dute agerian, iragan estetiko/historiko ohoratu baina berreskuraezin eta luzaezin batek sorrarazitako nostalgiaren eta ezusteko ezaugarri jakin batzuen sarraldi nabarmenaren artean. Eta zirkunstantzia soziokulturalen ondorioz batez ere, ezaugarri horiek, ugariak eta askotarikoak, aldatu egiten dira 60ko hamarkadan sortutako pentsamolde berritzailearen berezko errebisionismo kritikoaren ꟷondorioz kodeak eta konbentzioak birplanteatzea ekarri eta generoak ezagun duen indarkeria areagotu zuenak Vietnamgo gerraren eraginez ziur askiꟷ eta XX. mendeko estertoreen berezko desengainu ideologikoaren artean mugitzean”.

Argitalpen honek zehatz-mehatz heltzen dio fenomenoari, baita beharrezko testuinguru soziopolitikoari ere. Izan ere, ibilbide historiko/estetikoak, saiakera tematikoak, zinemagile kontrastatuen banakapena, eta bai kalitateagatik bai esanahi historikoagatik oso adierazgarriak diren filmen antologia bat landu dira helburu horretarako.

Liburua ondokoek idatzi dute: Carlos Aguilar, Ricardo Aldarondo, Juan G. Andrés, Adrián Esbilla, Zigor Etxebeste Gómez, Pablo Fernández, José Miguel García de Fórmica, Ángel García Romero, Anita Haas, Pablo Herranz, Javier Mateo Hidalgo, José Francisco Montero, Antonio José Navarro, Jesús Palacios, Fernando Rodríguez Tapia, Rakel S. H. eta José Luis Salvador Estébenez.

Western garaikidea 1962-1992 laster egongo da eskuragarri liburu-dendetan (20 euro). 2024ko Tabakalerako zinema-abonua erosi dutenek liburu honen edo Iñigo Marzabalek koordinatutako Polar frantziarra liburuaren ale bat jasoko dute.

Tabakaleran, urtarrilean hasi eta abendura arte luzatuko den USA western garaikidea 1962-2021 Nosferatu zikloarekin batera atera da liburua.

Urte amaieran, westernari buruzko beste liburu bat argitaratuko da euskaraz, Nosferatu Bildumaren 12. zenbakia, Iñigo Marzabalek koordinatua.

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.