Argitaratu da Nosferatu Bildumako liburu berria: “Zinemaldia 1953-2022. Singularidades del Festival de Donostia / San Sebastián”

2022/02/01

Argitaratu berri da Nosferatu Bildumako azken liburua: Zinemaldia 1953-2022. Singularidades del Festival de Donostia / San Sebastián. Liburua, bildumako 18. zenbakikoa, Donostia Kulturak, Euskadiko Filmategiak eta Donostia Zinemaldiak argitaratu dute, Quim Casasek koordinatuta, eta Zinemaldiko 70 urteko historiara hurbiltzen gaitu, 2022. urtean beteko dituenak.

Argitalpen berri honek ez du bilatzen Donostia Zinemaldiko zazpi hamarkada hauek kontatzea, ezta haren bilakaeraren azterketa osatu bat egitea. Liburuaren hitzaurrean Quim Casasek adierazi duen bezala:

“Liburu honen asmoa ez da, eta ezin da izan, laburbilpen bat. Aldiz, zinema sariketa honen berezitasun batzuk erakutsi nahi dira, ulertuz beti erne dagoen eta aldatu, eraldatu eta hobetu daitekeen gorputz bat dela; kontraesankorra da, noski, baina horrexegatik ere bizia eta iraunkorra gaur arte. SSIFFera joaten den irakurleak, edo haren historia ezagutzen duenak edo haren historia ezagutzen duenak (urte bakoitza hor egon ez arren) faltan emango ditu oso garrantzitsutzat jotzen dituen hainbat puntu, eta ez zaizkio irudituko hain garrantzitsuak hemen aztertzen ditugun beste batzuk. Uneen, izenen, izenburuen eta joeren hautu bat da, ezinbestekotzat jotzen ditugunak, onartzen dugun arren, noski, ez dela horrela jende guztiarentzat. Zinemaldiaren historiari begiratzeko, gure azterketak mugarritzat jo daitezkeen oinarriak hartu ditu abiapuntu, atzera begirakoan eragin sakona izan dutenak, izen ezkutuak eta ahaztuak deskubrituz, sariketa honi nortasun eman dioten sekzioak; Urrezko Maskorrek berek irudipen bat eman diezagukete zinemaren lengoaian izan diren askotariko aldaketei buruz, 1953an Zinemaldia hasi zenetik; une horretan, film hauexek aurkeztu ziren: Casque d’Or (Jacques Becker), House of Wax (André de Toth), Thérèse Raquin (Marcel Carné) eta Carne de horca (Ladislao Vajda).

Liburuan hauexek parte hartu dute: María Adell Carmona, Ricardo Aldarondo, Juan G. Andrés, Jesús Angulo, Paula Arantzazu Ruiz, Jordi Batlle Caminal, Maialen Beloki, Minerva Campos Rabadán, Quim Casas, Roberto Cueto, Desireé de Fez, Begoña del Teso, Carlos Elorza, Zigor Etxebeste, Joxean Fernández, Carlos F. Heredero, Eulàlia Iglesias, Víctor Iriarte, Violeta Kovacsics, Carlos Losilla, Miguel Marías, Javier Martín, Beatriz Martínez, Ruth Pérez de Anucita, Endika Rey, Sergi Sánchez, Amaia Serrulla, Aida Vallejo eta Nuria Vidal.

Zinemaldia 1953-2022 laster egongo da liburudendetan eskuragarri (20€). Tabakalerako zinema abonua erosi duten pertsonek liburu honen edo iazko bukaeran argitaratutako Harkaitz Canoren Kandelikara – Buñueli buruzko film baterako apunteak-en liburuaren ale bat eskatzeko eskubidea dute.

Liburua Nosferatu Zinemaldia 70 zikloaren bidelaguna da, joan den urtarrilaren 5ean Tabakaleran hasia, abendu arte luzatuko dena. Bertan, Donostia Zinemaldiaren azken 70 urteko historiako, 40 izenburu inguruko lagin txiki eta bariatu bat ikusi ahal izango da.

Urte amaieran, beste liburu bat argitaratuko da Zinemaldiaz, zikloaren osagarri, Nosferatu Bilduman 10 zenbakikoa, euskaraz eta Katixa Agirrek idatzia.

Nosferatu “Zinemaldia 70”
Nosferatu “Zinemaldia 70”Otsaila-martxoa programazioa

  • otsailak 2 América, América (America, America; Elia Kazan, 1963)
  • otsailak 9 Hamlet (Gamlet; Grigori Kozintsev, 1964)
  • otsailak 16 El Dorado (Howard Hawks, 1966)
  • otsailak 23 Danzad, danzad, malditos (They Shoot Horses, Don´t They?; Sydney Pollack, 1969)
  • martxoak 2 The Touch (Ingmar Bergman, 1971)
  • martxoak 9 Vera, un cuento cruel (Josefina Molina, 1973)
  • martxoak 16 El desencanto (Jaime Chávarri, 1976) 
  • martxoak 23 Die verlorene Ehre der Katharina Blum (Volker Schlöndorff, Margarethe von Trotta, 1975)

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.