Euskal emakume zinemagileak I

2021/10/04

Bideo hau ikusteko marketing-eko cookiak onartu behar dira. Konfigurazioa: hemen.

Euskadiko Filmategiaren programazioak euskal zinemari eskaini ohi dio urteko azken hiruhilekoa.

Oraingo honetan, proposatutako zikloak berezitasun nabariak ditu. Proposamena gutxienez hiru urtetan zehar garatuko da, eta beren ibilbideetan gutxienez film luze bat grabatu duten euskal emakume zinemagileen talentua agerian jarri nahi du. Filmak Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan egongo dira ikusgai: Tabakaleran (Donostia), Bilboko Arte Ederren Museoan eta Artiumen (Vitoria-Gasteiz).  Horrela, Artium Euskadiko Filmategiko programazio-egoitzen artean sartuko da; ondorioz, gure programazio egonkorrak EAEko hiru lurraldeak barne hartuko ditu, erakundearen historian lehenbiziko aldiz. 

 

Info +

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.