Zinema eta zientzia (2022)

2022/01/12

Bideo hau ikusteko marketing-eko cookiak onartu behar dira. Konfigurazioa: hemen.

Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Centerrek eta Donostia Zinemaldiak antolatzen duten zikloaren bosgarren edizioak, kultura zinematografikoa eta kultura zientifikoa transmititzeko helburu irmoarekin jarraituko du.

Edizio honetan, Euskadiko Filmategiaren ohiko egoitzez gain (Artium Museoa, Tabakalera eta Bilboko Arte Ederren Museoa), egitasmo honekiko interesa agertu duten bi areto pribatutara ere bidaiatuko du zikloak: Iruñeko Golem Baiona Zinemak eta Donibane Lohitzuneko Cinéma Le Sélect.

Aurtengo uzta film hauek osatuko dute: El premio (Mark Robson, 1963), Moby Dick (John Huston, 1956), Gorilas en la niebla (Michael Apted, 1988), En busca del fuego (J. J. Annaud, 1981), Hope (Maria Sødahl, 2019), Ikarie XB 1 (Jindrich Polák, 1963), Contact (Robert Zemeckis, 1997), Origen (Christopher Nolan, 2010), Deabruaren hazia (Donald Cammell, 1977) eta Traje zuriko gizona (Alexander Mackendrick, 1951).

Ikusi zikloa

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.