Quebeceko zinema

2021/03/24

Bideo hau ikusteko marketing-eko cookiak onartu behar dira. Konfigurazioa: hemen.

2021eko apiriletik ekainera izango da, Bilboko Arte Ederren Museoan eta Donostiako Tabakaleran.

2017ko urrian, hitzarmen bat sinatu zuten Quebeceko eta Euskadiko gobernuek, bi herrialdeen arteko lankidetza sustatzeko. Zinema-ziklo hau Quebecen eta Euskadiren arteko topaketa kultural horretatik sortu da, Etxepare Euskal Institutuak bultzatuta, Euskadiko Filmategiak antolatuta eta Cinémathèque Québécoisek eta Quebeceko Gobernuak lagunduta, Bartzelonako Bulegoaren bitartez. Quebeceko zinema Euskal Herrian ikusaraztea da asmoa, eta, aurrerago, Quebecen euskal zinemarekin gauza bera egitea. Guztira 11 film proiektatuko dira apirila eta ekaina bitartean Tabakaleran (Donostia) eta Bilboko Arte Ederren Museoan. Hala, zinema quebectar garaikidearen berri ematea da asmoa, izenburu historikoei ere keinu bat eginda.

 

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.