2021/01/07
2021eko urtarriletik martxora, Bilboko Arte Ederren Museoan eta Donostiako Tabakaleran.
Euskadiko Filmategiak eta Donostia International Physics Centerrek (DIPC), orain ere Donostiako Zinemaldiaren laguntzarekin, lau urte daramatzate ´Zinema eta Zientzia´ zikloarekin kultura zinematografikoa eta kultura zientifikoa transmititzeko helburua lortu nahian. Hainbat zientzia-eremurekin estimulatzaileak diren loturak bilatzeko, aurtengo hautaketak modu eklektikoan konbinatzen ditu filmak, eta, ziklo honen bereizgarri denez, emanaldi bakoitzarekin batera, nazioarteko izen handiko zientzialariekin aurkezpenak eta solasaldiak izango ditugu proiekzioetan.