Lumière emanaldiak

2022/04/01

Bideo hau ikusteko marketing-eko cookiak onartu behar dira. Konfigurazioa: hemen.

Apirila eta ekaina bitartean, Euskadiko Filmategiak Lumière Emanaldiak programatu ditu, eta Lyongo Lumière Institutuaren historiako hamaika klasiko garrantzitsuren bitartez zinemaren historia errepasatuko du ziklo berriak.

Filmak Gasteizko Artium Museoan, Tabakaleran (Donostia), Bilboko Arte Ederren Museoan eta Iruñeko Golem Baiona zinemetan proiektatuko dira. Donibane Lohitzuneko Le Sélect zinemetan ere lau emanaldi izango dira.
Hautaketa eklektikoa da eta honako pelikulak ikusteko aukera izango da: El relojero de Saint Paul (Bertrand Tavernier, 1974), La doble vida de Verónica (Krystof Kieslowski, 1991), ¡Lumière! Comienza la aventura (Thierry Frémaux, 2016), El bueno, el feo y el malo (Sergio Leone, 1966), Txorimaloa (Jerry Schatzberg, 1973), Zapatila gorriak (Michael Powell y Emeric Pressburger, 1948), Alicia en las ciudades (Wim Wenders, 1974), El bígamo (Ida Lupino, 1953), Camaradas (Julien Duvivier, 1936), Belea (Henri-Georges Clouzot, 1943) eta El ejército de las sombras (Jean-Pierre Melville, 1969). Hiruhilekoa proiekzio berezi batekin bukatuko da: Ere erera baleibu izik subua aruaren… (José Antonio Sisiaga, 1970).

Ikusi zikloa

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.