Urgull mendian Lehen Karlistaldian eroritako soldadu britainiarren omenezko monumentuaren inaugurazioa

Hamarraldia: 1920

Urtea

1924

Iraupena

Sinopsia

1924ko irailaren 28an, Donostiako Urgull mendian, Lehen Karlistaldian eroritako soldadu britainiarren omenaldi-monumentuaren inaugurazioa izan zen.

Ekitaldian Victoria Eugenia eta Maria Cristina erreginak izan ziren. Asturiasko Printzea, Jaime infantea, Ingalaterrako enbaxadorea, Sir Oman irakaslea (Ingalaterrako Gobernuaren ordezkari berezia eta Parlamentuko kidea), Estatu Batuetako enbaxadorea, Espainiako Londresen zuen enbaxadorea -Alfonso Merry del Val-, Arzadun jeneral gobernadorea eta hiriko alkatea -Prado jauna- izan zituzten lagun.

Irudietan ikus daitekeenez, donostiarrek badian ainguratutako gerraontzi ingeles bat bisitatu ahal izan zuten, baita monumentuaren inaugurazio-ekitaldia ere.
Bideo hau ikusteko marketing-eko cookiak onartu behar dira. Konfigurazioa: hemen.

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.