Fiestas de Mondragón

Hamarraldia: 1930

Urtea

1933

Iraupena

11´

Sinopsia

Arrasateko San Juan jaien ospaketa-ekitaldien testigantza jasotzen du dokumental honek. Filmaren hasieran, herriaren panoramika zabal bat ageri da, eta ondoren, udalerriko eraikin esanguratsuenak ikusi daitezke, hala nola San Juan Bautista eliza, San Francisco eliza, Portalea eta udaletxea Plaza Nagusian. Ondoren, gazte koadrilez jarraitutako txistulari eta danborjole talde bat agertzen da Arrasateko kaleetan zehar. Jarraian, erraketistak azaltzen dira frontoian jolasten, horren ostean esku pilota partidu bat, eta azkenik, su-artifizial emanaldia.

Bideo hau ikusteko marketing-eko cookiak onartu behar dira. Konfigurazioa: hemen.

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.