Juan Bautista Mendizabalek Euskadiko Filmategian gordailuan utzitako 16mm.-ko bobina telezineatu ondoren lortutako irudiak dira.
Azkoitiko 1932ko Aste Santuko prozesioaren irudiak. Bertan, Santa María la Real Parrokitik atera ondoren, kale Nagusia zeharkatzen du prozesioak. Azkoitian egindako lehen grabaketa zinematografikoa da eta Nemesio Otañok burutu zuen. Urte horretan, 1932an, prozesioa bertan behera geratzeko arriskuan egon zen, Gobernuaren eta Elizaren arteko hika-miken ondorioz.