Elburua Gernika

Hamarraldia: 1960

Zuzendaria

Gotzon Elortza

Urtea

1962

Iraupena

27’

Oharrak

Image Film laborategiak 2011ko uztailean zaharberritu zuen filma.

Sinopsia

Bermeon abiatu eta Gernikan bukatzen da filmaren ibilbidea. Bermeoko portuko arrantza girotik, Gernikako Arbolara garamatza filmak, Urdabaiko Erreserba zeharkatuta.

Gotzon Elortza ogibidez delineatzailea zen, baina Parisera bizitzera joan zenean, hainbat film errodatu zituen 16 mm.-tan zinemagile amateur gisa. Hala, esan dezakegu trantsizio garaiko euskal zinemaren aurrekari nabarmena bilakatu dela. Bere emaztearekin igarotzen zituen oporraldiak baliatuta burutzen zituen lanok Elortzak. Bere filmetan, euskal hizkuntza aldarrikatzeaz gain, Bizkaiko leku esanguratsuenak azaltzen dira, 50. hamarraldi amaieran eta 60. hamarraldi hasieran. 

Bideo hau ikusteko marketing-eko cookiak onartu behar dira. Konfigurazioa: hemen.

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.