Aiurrek sei urte bete berriak ditu. Gauero-gauero egunak kontatzen dituzte amak eta biek, sukaldeko egutegiari begira, zenbat egun falta ote diren aita Endika etxera bueltatzeko. Endikak hamabost urte daramatza espetxe batean, etxetik 540 kilometrora. Aiurrek bi modu izan ditu aitarekin komunikatzeko: hilean behin bisita bat eginda, eta bost minutuko telefono-deien bidez.
Fitxa teknikoa