Izenburua, helbidea, aktoreak etab. bilatuko ditu

ZINEMA ETA ZIENTZIA 2021

Ezagutzaren eta edertasunaren zurrunbiloa

Leibnizek (1646-1716) zioen konturatu gabe zenbatzen ari denean giza adimenak sentitzen duen plazerra dela musika. Interesgarria zatekeen zinemari buruz zer iritzi zuen jakitea, esperientzia era berean atsegingarria izango zitzaiola eta zientziarekin lotura politen bat zirriborratuko zuela susmatu baidezakegu.

Euskadiko Filmategiak eta Donostia International Physics Centerrek (DIPC), orain ere Donostiako Zinemaldiaren laguntzarekin, lau urte daramatzate ´Zinema eta Zientzia´ zikloarekin kultura zinematografikoa eta kultura zientifikoa transmititzeko helburua lortu nahian. Hainbat zientzia-eremurekin estimulatzaileak diren loturak bilatzeko, aurtengo hautaketak modu eklektikoan konbinatzen ditu filmak, eta, ziklo honen bereizgarri denez, emanaldi bakoitzarekin batera, nazioarteko izen handiko zientzialariekin aurkezpenak eta solasaldiak izango ditugu proiekzioetan. Haiek dira hain zuzen ere hiru filmetako protagonistak: Ramanujan matematikari indiarra, El hombre que conocía el infinito filmean; Turing polifazetikoa, Imitazio jokoa filmean; eta Marie Curie aitzindaria, Madame Curie filmean, aurtengo kartelaren protagonista. Ideia honen zerumugak zabalak diren froga, ezinbesteko klasiko batzuen hautaketa da: Johnnyk bere fusila hartu zuenEl milagro de Ana SullivanLos dientes del diabloGritos y susurros edo Emakumea ilargian. Azken hau, koronabirusaren krisialdiaren ondorioz aurreko edizioan bertan behera utzi ondoren programatu da berriro ere.  Pandemiaren gaia ez dugu jorratu gabe utzi eta aurten bi film eskainiko dira hausnarketarako lagunduko dutenak, bai zientzia fikzioaren esparruan La amenaza de Andromeda filmarekin zein ezaguna egingo zaigun egoera deskribatzen duen film batekin, Contagio.

2020 urteak pentsarazi digu aurreko edizioek oinarri oso sendoak zituztela, baina, bereziki, 2021ekoa inoiz baino beharrezkoagoa dela. Gure uste bikoitza berresten dugu: kultura zientifiko handiagoa izateak gizarte gisa hobeto oinarritutako erabakiak hartzen laguntzen digu eta, André Malrauxek irakatsi zigun bezala, kultura zinematografiko handiagoa izateak nobleziaren eta munduaren edertasunaren oinordeko bihurtzen gaitu.

Data

2021/01/08 - 2021/03/27

Lekua

Bilbo
Donibane Lohitzune
Donostia
Zikloaren programa (PDF)

Trailerra

Zikloaren emanaldiak: ZINEMA ETA ZIENTZIA 2021


Egoitzak

Bilbo

  • Arte Ederren Bilboko Museoa 

    Museo plaza, 2
    48009 Bilbo
    Email: info@bilbaomuseoa.eus

  • +34 944 396 060
  • info@bilbaomuseoa.eus
  • www.bilbaomuseoa.eus
  • Edukiera

    206 eserleku
    Bizkaia Aretoa: 427 eserleku

  • Sarreren salmenta

    Museoko leihatilan eta www.bilbaomuseoa.eus webgunean:
    · Ohiko zinema emanaldia: 3,50€ (Museoaren Lagunak: 2€).
    * 25 urtetik beherakoak: doan (museoko leihatilan jaso behar da sarrera).

Donostia

  • Tabakalera

    Andre Zigarrogileak plaza, 1
    20012 Donostia 

  • +34 943 118 855
  • info@tabakalera.eus
  • www.tabakalera.eus
  • Edukiera

    229 eserleku

  • Sarreren salmenta

    Tabakalerako Informazio Puntuan, zineko leihatilan (emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago) eta interneten (sarrerak.tabakalera.eus).
    · Ohiko zinema emanaldia: 4€.
    * Donostia Kultura eta Tabakalera txartelekin: -%10.

     



Gasteiz

  • Artium Museoa, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa

    Frantzia kalea, 24
    01002 Gazteiz

  • +34 945 209 020
  • museo@artium.eus
  • www.artium.eus
  • Edukiera

    141 eserleku

  • Sarreren salmenta

    Museoko leihatilan eta www.museobilbao.com webgunean:
    · Ohiko zinema emanaldia: 3,50€ (Museoaren adiskideak: 2€).
    * 25 urtetik beherakoak: doan (museoko leihatilan jaso behar da sarrera).

Iruñea

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.