Hirurogeiko hamarkadaren bukaeran, Malcolm Sayer izeneko New Yorkeko neurologo batek erabakiko du botika berri bat ematea entzefalitis letargikoa duten bere pazienteei; gaitz horrek hutsean uzten ditu pertsonen gaitasun motorrak, eta funtzio begetatibo hutsean bizirauten dute. Pixkana-pixkana, hobera egingo dute pazienteek, Leonard Lowe-k batik bat.