Izenburua, helbidea, aktoreak etab. bilatuko ditu

ZINEMA ETA ZIENTZIA 2020

Berriki Euskadiko Filmategira egindako bisitan, pasadizo bat kontatu zigun Bertrand Tavernier zinemagile handiak. Frantziako hiri bateko aldiriei buruzko dokumental bat filmatu zuen sei hilabetez, Nils Tavernier semearekin batera. Han, besteak beste, fabrika bateko langile jada erretiratu bat elkarrizketatu zuen, eta oso hunkigarriak izan omen ziren haren hitzak. Handik denbora batera, bisitan joan zitzaizkion Bertrand eta Nils, eta ikusi zuten langilea gaixorik zegoela, larri, ordurako oso ahulduta. Etxe-atarian, Bertrand agurtzekoa zela, hari begiratu, eta esan zion langileak: “Segi transmititzen”. Sekula esan dioten esaldirik hunkigarrienetako bat izan omen zen hura Bertrand Tavernierrentzat. Zerbait “sakratua” zuen esaldi hark, agindu moduko bat, bera bezalako zinegile batentzat. Harrezkeroztik egiten duen guztia gizon harengan pentsatuz egiten duela aitortu zigun Bertrand Tavernierrek.

Duela hiru urte jada asmo sendo bera agertu genuen DIPC Donostia International Physics Centerrek eta Euskadiko Filmategiak: kultura zinematografikoa eta kultura zientifikoa, biak, transmititzea. Eta orain, asmo horrekin bat egin du Donostia Zinemaldiak; oso pozik gaude, beraz. Proiektuaren oinarria zientzialariek egindako filmen aurkezpenak eta filmak ikusi ondoko eztabaidak dira. Aurreko bi edizioetan ikus-entzuleek zikloari egindako harrera ona ikusita, badirudi langile hark Tavernierri esandako gauza bera ari zaizkigula esaten guri: jarraitzeko transmititzen, alegia. Eta asmo horixe dugu hirugarren ediziorako.

Ágora filmak (Alejandro Amenábar, 2009), Hipatiaren figura ardatz hartuta, erlijioaren eta zientziaren arteko eztabaidan murgilduko gaitu, Antzinarotik gaurdaino bizi-bizi dirauen eztabaida, bidenabar. Zergatik Gilda (Charles Vidor, 1946)? 183,84 arrazoi daude horretarako, pisu (atomiko) handikoak. Gattaca (Andrew Niccol, 1997) filmarekin, berriz, manipulazio genetikora hurbilduko gara.  Proxima (Alice Winocour, 2019) Donostia Zinemaldiaren azken edizioko Sail Ofizialean ikusitako harribitxietako bat da. Her (Spike Jonze, 2013) adimen artifiziala da, bai, baina hori baino askoz gehiago. Autómata (Gabe Ibáñez, 2014) robotikaren munduan murgiltzen den distopia bat da. El árbol de la vida (2011) filmak, Terrence Malick-ek zuzendua, Canneseko Zinemaldia irabazi zuen, eta pantaila handian ikusteko filma da, zalantzarik gabe. Zientzia-fikzioari urtero egiten diogun errepasoan, bi adibide eder dakartzagu aurten: El hombre con rayos X en los ojos (Roger Corman, 1963) eta Emakumea ilargian/La mujer en la luna (Fritz Lang, 1929). Despertares (Penny Marshall, 1990) filmak neurologiara hurbilduko gaitu Oliver Sacks-en eskutik, eta Ad Astra (2019) filmean, berriz, barne-bidaia eta espazio-abentura konbinatzen ditu James Gray zuzendariak.

Transmititzen jarraitzen dugu.

Data

2020/01/10 - 2020/07/22

Lekua

Bilbo
Donibane Lohitzune
Donostia
Zikloaren programa (PDF)

Zikloaren emanaldiak: ZINEMA ETA ZIENTZIA 2020


Egoitzak

Bilbo

  • Bilboko Arte Ederren Museoa 

    Museo plaza, 2
    48009 Bilbo
    Email: info@bilbaomuseoa.eus

  • +34 944 396 060
  • info@bilbaomuseoa.eus
  • www.bilbaomuseoa.eus
  • Edukiera

    206 eserleku
    Bizkaia Aretoa: 427 eserleku

  • Sarreren salmenta

    Museoko leihatilan eta www.bilbaomuseoa.eus webgunean:
    · Ohiko zinema emanaldia: 3,50€ (Museoaren Lagunak: 2€).
    * 25 urtetik beherakoak: doan (museoko leihatilan jaso behar da sarrera).

Donostia

  • Tabakalera

    Andre Zigarrogileak plaza, 1
    20012 Donostia 

  • +34 943 118 855
  • info@tabakalera.eus
  • www.tabakalera.eus
  • Edukiera

    229 eserleku

  • Sarreren salmenta

    Tabakalerako Informazio Puntuan, zineko leihatilan (emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago) eta interneten (sarrerak.tabakalera.eus).
    · Ohiko zinema emanaldia: 4€.
    * Donostia Kultura eta Tabakalera txartelekin: -%10.

     



Gasteiz

  • Artium Museoa, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa

    Frantzia kalea, 24
    01002 Gazteiz

  • +34 945 209 020
  • museo@artium.eus
  • www.artium.eus
  • Edukiera

    141 eserleku

  • Sarreren salmenta

    Museoko leihatilan eta www.museobilbao.com webgunean:
    · Ohiko zinema emanaldia: 3,50€ (Museoaren Lagunak: 2€).
    * 25 urtetik beherakoak: doan (museoko leihatilan jaso behar da sarrera).

Iruñea

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.