1976ko Buenos Aires tetrikoan, pianista brasildar bat desagertu zen, arrastorik utzi gabe. Tenório Júnior zen, Vinícius de Moraes eta beste zenbait musikari ospetsuren ohiko kolaboratzailea. Handik urte batzuetara, musika-kazetari batek ikerketa bat abiarazi zuen, zer gertatu ote zitzaion jakiteko. Ikerketek zorigaiztoko ESMA edo Armadaren Goi Ikastegi Mekanikora eraman zuten, zeina Videlaren diktadurako atxilotze-zentrorik izugarrienetako bat izan baitzen. Hantxe berretsi zuten Tenório Juniorren zorigaiztoko patua.
Fitxa teknikoa