Vollmer doktorea da duela zenbait urte sortu eta gaur egun zuzentzen duen zibernetikako institutuan abian jarritako proiektu iraultzaile baten arduraduna. Bertan, etorkizuna aurreikusteko aparatu bat –Simulacron– garatzea lortu dute. Jakina, jende askok aparatua ezagutu nahi du. Vollmer doktorea hil egin da; bertsio ofizialaren arabera, bere buruaz beste egin du, baina doktorearen hurbileneko laguntzaileak, Stiller doktoreak, hori gezurra dela uste du.