Izenburua, helbidea, aktoreak etab. bilatuko ditu

Euskal emakume zinemagileak II

© Isabel Herguera

Urritik abendura bitartean, Euskadiko Filmategiak euskal zinemari eskainitako programazioa izaten du urtero, eta atzera begirakoak edo ziklo tematikoak antolatzen ditu. Ildo horretan, hiru hiruhileko aurreikusi ditu Filmategiak 2021etik 2023ra bitartean, eta, haien bidez, balioa eman nahi zaie Euskal Herriko emakume zinemagileek film luzearen esparruan eginiko lanei eta erakutsitako talentuari. Proposamena argia zen: zaharrenetik gazteenera, zuzendariok berek hautatu behar zuten film luze bat beren filmografiatik, proiektu honetan aurkezteko. Hala egin zen lehen denboraldia... Eta halaxe planteatzen da bigarrena ere...

Aurtengo zikloa Carmen y Lola (2018) film ausartarekin hasiko da, zeinari esker zuzendari berri onenaren Goya saria eskuratu baitzuen Arantxa Echevarríak. Lan hark garbi utzi zuen, beste behin ere, zer-nolako gaitasuna duen zinemak tabuak suntsitzeko. Mujeres en pie de guerra (Susana Koska, 2004) eta La higuera de los bastardos (Ana Murugarren, 2017) filmek gerra zibilera eramango gaituzte: lehenbizikoak faxismoaren aurka borrokan ari diren emakumeen zuzeneko testigantza baliatzen du bide horretan, eta bigarrenak, berriz, Ramiro Pinillaren eleberria du abiapuntu, Berlangaren distirekin.

Ione Hernándezen 1 % esquizofrenia (2006) dokumentalaren bidez, poetikoki murgilduko gara gaixotasun baten bihotzean, aurreiritziak eraisteko. Esther Pérez de Eulatek, Poética Pública PLAZA (2010) obran eginiko behaketarekin, kalearen balioa aldarrikatzen du: “harreman publikoak” edo “jendarteko harremanak” iturri eta xede dituen agertoki gisa erakusten du kalea, eta haren balio estrategikoa, borrokarakoa eta poetikoa nabarmentzen du. Toda la vida del mundo (2010) obrarekin, Nuria Ruiz Cabestanyk bi esperientzia paralelo erakusten ditu, kontrako noranzkoan eginiko bi bidaia: batetik, umeei laguntzeko Etiopia aldera egiten duen euskal misiolariarena, eta, bestetik, alabari bizitza hobea eskaini ahal izateko Euskal Herrira datorren etiopiar gaztearena. Aztarnak (2021) lanaren bidez, Maru Soloresek bidaia oso pertsonal bat egiten du egungo amatasuna abiapuntu harturik, eta gizakiaren lehen momentuetako oroimenaren ustezko ezintasuna hartzen du xede. Anderea (Yolanda Mazkiaran, 2020) obrak, bestalde, tonu errealista eta onirikoa uztartzen ditu, eta Mari edo Anbotoko dama pertsonaia mitologikoari buruzko galderak planteatzen ditu orainetik. Asier ETA biok (Amaia eta Aitor Merino, 2013) adiskidetasun baten kontakizuna, eztabaidarako gonbidapen bat eta film aske bat da.

Eskola-saioetarako, berriz, Lucius Dumben berebiziko bidaia (Maite Ruiz de Austri, 2013) programatu dugu, zientzia-fikzioaren eta giza eskubideen aldeko animazioaren aldeko apustu sendoa

Saio berezia: Pedro Oleari omenaldia

Euskadiko Filmategiko saio bereziak gaikako edo atzera begirako zikloekin taxutzen dira. Edizio honetan, omenaldi xume baina sentitu bat egingo diogu Pedro Olea maisuari. Gure zinemaren ezinbesteko izen horren filmografian, nonahi ageri dira kemena, jakin-mina eta dinamika sozial makurrek zanpatutako pertsonaien ohiko erretratuak. Eta formari dagokionez, berriz, guztietan nabari da zer-nola menderatzen zuen zuzendari-ofizioa. El bosque del lobo (1970) filmarekin, erakutsi zuen gustuko zuela errealitatean ainguraturiko beldurrezko zinema, eta jada klasiko bihurtu da berak ekoitzi eta zuzendu zuen lan hori. Zonbi eguna (2015) film laburrari esker, Olearen alderdi berriago eta jostalariago bat ezagutuko dugu.

Data

2022/10/13 - 2022/12/16

Lekua

Bilbo
Donostia
Gasteiz

Kolaborazioa

Artium Museoa, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa
Bilboko Arte Ederren Museoa
Tabakalera
Zikloaren programa (PDF)

Zikloaren emanaldiak: EUSKAL EMAKUME ZINEMAGILEAK II


Egoitzak

Bilbo

  • Arte Ederren Bilboko Museoa 

    Museo plaza, 2
    48009 Bilbo
    Email: info@bilbaomuseoa.eus

  • +34 944 396 060
  • info@bilbaomuseoa.eus
  • www.bilbaomuseoa.eus
  • Edukiera

    206 eserleku
    Bizkaia Aretoa: 427 eserleku

  • Sarreren salmenta

    Museoko leihatilan eta www.bilbaomuseoa.eus webgunean:
    · Ohiko zinema emanaldia: 3,50€ (Museoaren Lagunak: 2€).
    * 25 urtetik beherakoak: doan (museoko leihatilan jaso behar da sarrera).

Donostia

  • Tabakalera

    Andre Zigarrogileak plaza, 1
    20012 Donostia 

  • +34 943 118 855
  • info@tabakalera.eus
  • www.tabakalera.eus
  • Edukiera

    229 eserleku

  • Sarreren salmenta

    Tabakalerako Informazio Puntuan, zineko leihatilan (emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago) eta interneten (sarrerak.tabakalera.eus).
    · Ohiko zinema emanaldia: 4€.
    * Donostia Kultura eta Tabakalera txartelekin: -%10.

     



Gasteiz

  • Artium Museoa, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa

    Frantzia kalea, 24
    01002 Gazteiz

  • +34 945 209 020
  • museo@artium.eus
  • www.artium.eus
  • Edukiera

    141 eserleku

  • Sarreren salmenta

    Museoko leihatilan eta www.museobilbao.com webgunean:
    · Ohiko zinema emanaldia: 3,50€ (Museoaren adiskideak: 2€).
    * 25 urtetik beherakoak: doan (museoko leihatilan jaso behar da sarrera).

Iruñea

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.