(H)emen orain hamar urte hasi zen lanean elkarte txiki gisa, eta gaur egun euskal ikus-entzunezkoen arloan lan egiten duten emakume gehienak biltzea lortu du. Hamargarren urteurrena ospatzeko, zer hoberik Mirentxu Loyarte euskal zinemaren aitzindari handia omentzea baino. Horretarako, zinemagilearen beraren lana ez ezik, Iratxe Fresneda (H)emen elkartearen sortzaileetako baten ikuspegia ere baliatuko da.
Irrintzi film labur esperimentala, lan arriskutsu eta konprometitua, benetako astinaldia izan zen euskal zineman. Ia 40 urte geroago, Irrintziaren oihartzunak filmak azaltzen du zer gelditu den tsunami handi hartatik, eta zuzentzeko aukerarik apenas izan zuen zuzendari baten bizitzan eta arrazoibidean barneratuko gaitu.
Fitxa teknikoa