Izenburua, helbidea, aktoreak etab. bilatuko ditu

Jazzinema

Jazzinema

Euskadiko Filmategiak JAZZINEMA zikloaren bosgarren edizioa antolatu du, 2020ko ezinbesteko geldialdiaren ostean. Urtero, uztailean, jazz doinuz betetzen dira euskal hiriak, eta, JAZZINEMAren bitartez, zinemaren eta jazzaren arteko harreman ezin hobeaz gozatzeko aukera ematen duten filmez bete nahi dira hiri horietako pantailak ere.

Proiektua 2016an sortu zenez geroztik, ez dira aldatu orduan finkatutako hiru ardatz nagusiak: soinu-bandan jazz doinuak dituen zinema, jazzaren izen handiak protagonista dituen zinema eta jazzak eragindako narratiba duen zinema. Programatutako film askok dute hiru ardatz horietako bakoitzeko ezaugarriren bat, eta, halaber, artista askok agertzen dute bi diziplina artistikoak elkartzeko zaletasuna.

Aurten, zazpi film eskainiko dira JAZZINEMAn. Zinema italiarra ikusi ahal izango da lehen aldiz, jazzak soilik elkartzen dituen bi film erabat desberdinen eskutik. Batetik, Rufufú (I soliti ignoti, Mario Monicelli, 1958) dugu. Italiar komediaren adibiderik bikainetakoa da −aktore ezin hobeek parte hartzen dute (Claudia Cardinale, Totò, Vittorio Gassman eta Marcelo Mastroiani), eta, Piero Umilianiri esker, jazza Alpeez bestalde eramatearen meritua aitortu behar zaio−. Bestetik, La noche (La notte, 1961) dugu. Antonionik inkomunikazioari buruz egin zuen film honek (Berlingo Urrezko Hartza) Italiako jazzaren izen handienetako baten, Giorgio Gasliniren, soinu-banda du. 

Bi zuzendari britainiarrek zinema eta jazza lotuz egindako film garrantzitsu bana ere ikusi ahal izango dira JAZZINEMAn. Arrakastaren usain gozoa (Sweet Smell of Success, 1957) garratza, batetik. Alexander Mackendricken lehen film amerikarra da −Elmer Bernsteinen soinu-banda du, eta ustelkeriaz betetako Manhattango politikari eta kazetarien erretratu iluna egiten du−. Eta, bestetik, Gau osoan zehar (All Night Long, Basil Dearden, 1962). Film horrek Londresko gaueko jazz-giroan murgiltzen gaitu, Charles Mingus eta Dave Brubeck bezalako izar handien partaidetzarekin.

JAZZINEMAren aurreko edizioetako karteletan, jazzaren izen ezagunak agertu izan dira (Chet Baker, Freddie Redd, Nina Simone eta Ella Fitzgerald); oraingo honetan, berriz, jazzman papera egiten duen aktore bati eman nahi izan zaio protagonismoa: Paul Newmani. Un día volveré (Paris Blues, Martin Ritt, 1961) filma jazzaren izen handienetako batzuek (kasu honetan, Louis Armstrong) jo zuten Parisko jazz-klubetan dago girotuta. Duke Ellingtonen musikak janzten du filma, eta gogoangarriak dira Joanne Woodward, Sydney Poitier eta Diahann Carrollen interpretazioak.

Ziklo honetan ikusi ahal izan dugunez, jazzak lotura estua izan du zinema beltzarekin. Melvillek Círculo rojo (Le Cercle rouge, Jean-Pierre Melville, 1970) filmerako musika egitea proposatu zionean Éric Demarsani, jazzari buruz hitz egin zion, harrapatuta egoteko sentimendua transmititzeaz eta patuaren ideiaz. Eta halaxe egin zuen Demarsanek.

Amaitzeko, JAZZINEMAren arau idatzi gabe bat hautsi behar dugu: berriro emango dugu 2017an programatutako film bat, martxoan joan zitzaigun Bertrand Tavernier maisuaren omenez. 2019ko irailean Euskadiko Filmategia bisitatu zuenean, txundituta utzi gintuen, beste behin ere, bere jakinduriarekin eta transmisioarekiko agertzen zuen grinarekin. Biak maite zituen, jazza eta zinema, eta, aurten, beste modu batean gozatuko dugu bere Alrededor de la medianoche (Round Midnight, 1986) filma. Agian, pixka bat tristeagoa irudituko zaigu Herbie Hancocken eta Dexter Gordonen musika… Au revoir, Monsieur Tavernier.

Data

2021/07/02 - 2021/07/31

Lekua

Bilbo
Donostia

Kolaborazioa

Donostiako Jazzaldia
Getxoko Nazioarteko Jazzaldia

Zikloaren emanaldiak: Jazzinema (2021)


Egoitzak

Bilbo

  • Bilboko Arte Ederren Museoa 

    Museo plaza, 2
    48009 Bilbo

  • +34 944 396 060
  • info@museobilbao.com
  • www.museobilbao.com
  • Edukiera

    206 eserleku

  • Sarreren salmenta

    Museoko leihatilan eta www.museobilbao.com webgunean:
    · Ohiko zinema emanaldia: 3,50€ (Museoaren Lagunak: 2€).
    * 25 urtetik beherakoak: doan (museoko leihatilan jaso behar da sarrera).

Donostia

  • Tabakalera

    Andre Zigarrogileak plaza, 1
    20012 Donostia 

  • +34 943 118 855
  • info@tabakalera.eus
  • www.tabakalera.eus
  • Edukiera

    229 eserleku

  • Sarreren salmenta

    Tabakalerako Informazio Puntuan, zineko leihatilan (emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago) eta interneten (sarrerak.tabakalera.eus).
    · Ohiko zinema emanaldia: 4€.
    * Donostia Kultura eta Tabakalera txartelekin: -%10.

     



Gasteiz

  • ARTIUM Arte Garaikidearen Euskal Zentro-museoa 

    Frantzia kalea, 24
    01002 Gazteiz

  • +34 945 209 020
  • museo@artium.eus
  • www.artium.eus
  • Edukiera

    141 eserleku

  • Sarreren salmenta

    Museoko leihatilan eta www.museobilbao.com webgunean:
    · Ohiko zinema emanaldia: 3,50€ (Museoaren Lagunak: 2€).
    * 25 urtetik beherakoak: doan (museoko leihatilan jaso behar da sarrera).

Iruñea

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.