Jazzinema jazzaren eta zinemaren zaleentzat hitzordu saihestezina bihurtu beharko litzateke uztailero. 2017an, berriro ere Heineken Jazzaldiarekin eta Donostia Zinemaldiarekin lankidetzan, aurrestreinaldi handi bat izango dugu: Etienne Comarren Django. Filmak Berlinale jaialdia ireki zuen 2017an eta ez da mugatzen gitarrista franko-belgikarraren talentu izugarria azpimarratzera; aitzitik, ijitoen jatorriarekiko gorroto faxista kokatzen du. Woody Allenen Sweet and Lowdown (Acordes y desacuerdos, 1999) lanak bide paraleloa egiten du, Sean Pennen pertsonaia Django Reinhardtekin obsesionatuta baitago. Allen jazzean interes berezia duen zinemagile estatubatuarra bada, Europan Fernando Trueba eta Bertrand Tavernier nabarmendu ditzakegu. Lehenengoak jazz latinoari egindako omenaldia aurkeztuko digu, Calle 54 (2000), baita berak arlo horretan gustukoen duen filma ere: The Connection (Shirley Clarke, 1962). New Yorkeko zuzendariak jazzaz hitz egitea baino gehiago, bere filma jazza "izatea" lortu zuen. Round midnight (1986) Tavernier maisuaren klasikoak itxiko du Jazzinemaren bigarren edizio hau.