Izenburua, helbidea, aktoreak etab. bilatuko ditu

Jazzinema 2019

Jazzinema 2019

Zoria izango da. 1927an, The Jazz Singer (El cantor de jazz) filmarekin soinudun zinema sortu zen, eta, izenburuak berak ere jazzera garamatza. Euskadiko Filmategiak antolatutako Jazzinemaren aurreko edizioetan, bi diziplina artistiko horien arteko harreman pribilegiatuaren berri ematen duten filmak programatu dira: zinema eta jazza, jazza eta zinema. Hiru ardatz nagusik eusten diote ideia horren funtsari, eta adibide ugari daude programatutakoen artean: soinu-bandan jazza nabarmena duten filmak (Ascenseur pour l’échafaudAscensor para el cadalso– 1958); jazz-musikariak protagonista dituzten filmak (Bird, 1988), eta jazzaren eragin nabarmena duten filmak (The Connection, 1961). Batzuetan, hiru ardatzetatik zerbait dute filmek. Zoria izango da. Euskal Herrian zinemarako eta jazzerako zaletasun handia dago. Eta egiaztatu duguna da, sarritan, zaleek biak dituztela maite. Zoria izango da. Jazzinemaren laugarren edizio honetako nobedade nagusia da Bilbon ere egongo garela, Arte Ederren Museoan, beti bezala, eta, horrez gainera, Getxoko Nazioarteko Jazzaldiarekin elkarlanean arituko garela lehen aldiz. Beste albiste bat da fokua zinema frantsesean ere jarri nahi izan dugula, oso garrantzitsua izan baitzen. Hori ere zoria izango da... À bout de souffle (Al final de la escapada, Jean-Luc Godard, 1960) ez da Nouvelle Vague mugimenduaren sorrerako film bat soilik; horrez gainera, Martial Solalen soinu-bandak, filmaren muntaiak eta haren arimak berak jazza eguzki duen planeta-sistema batera eramaten gaituzte. Roger Vadimi askok ez zioten barkatu Choderlos de Laclos klasikoarekin ausartu izana (Les liaisons dangereuses), nahiz eta Jeanne Moreau, Gérard Philipe, Jean-Louis Trintignant eta Boris Vian idazle eta jazz-musikaria egon aktore-zerrendan. Gainera, Art Blakey, Duke Jordan eta Thelonious Monk musikariek ere parte hartu zutenez soinu-bandan, merezi du filma berriro ikustea. Jazzak eta zinemak sarritan ontzi komunikatiboak osatu badituzte, are estuagoa da jazzaren eta zinema beltzaren arteko harremana. Un témoin dans la ville filman (Sólo un testigo, Édouard Molinaro, 1959), Barney Wilenen musikak biziagotu egiten du filmeko jazarpen-eszena; Lino Venturaren interpretazioa benetan distiratsua da zinemagintza beltz frantziarreko film honetan. Atlantikoa zeharkatuta, ezer gutxi gaineratu diezaiokegu Touch of Evil (Gaizkiaren ukitua, Orson Welles, 1958) maisulanari buruz esan denari; Henry Mancini handiaren jazz-musika latindarrak osatzen du haren soinu-banda. Woody Allenen zinema jazzik gabe ezin dela
ulertu argi geratu zen berriz Radio Days (Días de radio, 1987) filman, non New Yorkeko 40ko hamarkadako irratien bidez entzuten baitugu musika. Amaitzeko, estreinaldi bat: Ella Fitzgerald: Just One of Those Things (2019): britainiar
dokumentalista ospetsuenetako batek (Leslie Woodhead) jazz-izarrari buruz egindako filma. Jazza eta zinema, zinema eta jazza. Hemen, Euskal Herrian, Euskadiko Filmategiaren eskutik. Zoria izango da...

Data

2019/07/01 - 2019/07/26
Zikloaren programa (PDF)

Egoitzak

Bilbo

  • Arte Ederren Bilboko Museoa 

    Museo plaza, 2
    48009 Bilbo
    Email: info@bilbaomuseoa.eus

  • +34 944 396 060
  • info@bilbaomuseoa.eus
  • www.bilbaomuseoa.eus
  • Edukiera

    206 eserleku
    Bizkaia Aretoa: 427 eserleku

  • Sarreren salmenta

    Museoko leihatilan eta www.bilbaomuseoa.eus webgunean:
    · Ohiko zinema emanaldia: 3,50€ (Museoaren Lagunak: 2€).
    * 25 urtetik beherakoak: doan (museoko leihatilan jaso behar da sarrera).

Donostia

  • Tabakalera

    Andre Zigarrogileak plaza, 1
    20012 Donostia 

  • +34 943 118 855
  • info@tabakalera.eus
  • www.tabakalera.eus
  • Edukiera

    229 eserleku

  • Sarreren salmenta

    Tabakalerako Informazio Puntuan, zineko leihatilan (emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago) eta interneten (sarrerak.tabakalera.eus).
    · Ohiko zinema emanaldia: 4€.
    * Donostia Kultura eta Tabakalera txartelekin: -%10.

     



Gasteiz

  • Artium Museoa, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa

    Frantzia kalea, 24
    01002 Gazteiz

  • +34 945 209 020
  • museo@artium.eus
  • www.artium.eus
  • Edukiera

    141 eserleku

  • Sarreren salmenta

    Museoko leihatilan eta www.museobilbao.com webgunean:
    · Ohiko zinema emanaldia: 3,50€ (Museoaren adiskideak: 2€).
    * 25 urtetik beherakoak: doan (museoko leihatilan jaso behar da sarrera).

Iruñea

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.