Juanma Bajo Ulloarentzat benetako erronka da zinema. Seguru aski, erronka hirukoi tza. Alde batetik, bere buruarekiko berrespena izan zen 70. hamarkadan familiako argazki-dendaz arduratzen zen eta zinema zuzendaria izateko
zantzurik ez zuen Gasteizko mutil harentzat. Bestalde, dagoeneko zinemagile gisa, bere ikusleei pasa zien erronka: Juanmari, betidanik, bere filmetan denek gertatuko zela uste zutena ez gertatzea gustatu izan zaio. Azkenik, sortzaile
bezala duen independentziaren alde egindako aldarria ere azpimarratu nahi dugu, zuzendariaren ibilbidean beti bistakoa izan dena. Juanma Bajo Ulloa Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorra irabazi duen per tsonarik gazteena bilakatu zen bere lehen film luzearekin (Alas de mariposa, 1991). Istorio klaustrofobiakoak eta gogorrak, umore eztandak, erabateko independentzia eta musikarekiko benetako zaletasuna izan dira bere filmografiaren ardatzetako ba tzuk azken hiru hamarkadetan. Orain, Donostian eta Gasteizen antolatutako atzera begirakoaren protagonista bilakatu du Euskadiko Filmategiak, eta aldi berean, euskal zinemagileei eskainitako argitalpen bildumaren azkena berari eskaini dio: Juanma Bajo Ulloa. Cine en las entrañas. Bajo Ulloa adimen hutsa da. Atzera begirakoak eta argitalpenak hori egiaztatzeko aukera ona eskaintzen dute.