1950eko, 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Eskandinavia, harrigarriki, garai hartako musikarik berritzaileenaren —jazzaren— gune nagusi bihurtu zen. Iparralde hotz eta etsaia babesleku gozo bihurtu zen AEBko jazz-musikari beltz ospetsu mordoxkarentzat. Han ez zuten kezkatu beharrik AEBn jazartzen zituen arrazismoaz, eta hirietako klubetan jotzeaz bakarrik arduratu zitezkeen. Haietako askok familiak osatu eta seme-alabak izan zituzten han. Hain zuzen ere, musika-izar ospetsu haietako batzuen seme-alaba helduak dira Legacyn haien historiaren berri ematen dutenak; adibidez, hauenak: Dexter Gordon, Don Cherry, Sahib Shihab, Joe Harris eta Quincy Jones. Arrazismoak, segregazioak eta aktibismo politikoak zeharkatutako historia. Bai eta seme-alabek bere gurasoen askatasunagatik batzuetan jasan behar izaten dituzten ondorioen historia ere. Eta, jakina, musikaren historia, baita eskandinaviar musikaren historiaren garai jakin bateko altxorra ere.
Fitxa teknikoa