Izenburua, helbidea, aktoreak etab. bilatuko ditu

Jazzinema 2025

Jazzinema 2025

Zinema eta jazza: bidaia luzea, solasaldi luzea

Bidaiatzeko gonbita da zinea ia definizioz, eta jazza, berriz, oso musika bidaiazalea izan da hasiera-hasieratik. Ez da harritzekoa, beraz, arin eta emankorra izatea bi diziplina artistiko horien arteko solasa: jazz musikaren izarrak gidoietako protagonista izan dira, jazzak maiz elikatu ditu filmetako soinu-bandak, eta muntaketa zinematografiko ugaritan ere nabarmena da jazzaren eragina. Duela bederatzi urte hasiz geroztik, pozarren erakusten du hori guztia Euskadiko Filmategiaren Jazzinema zikloak Euskal Herriko jazz-jaialdien hilabetean.

Goi-mailako aurrestreinaldi batekin hasiko dugu aurten zikloa: Köln 75 filmak (Ido Fluck, 2025) Vera Brandes du protagonista: 70eko hamarkadako sustatzaile aleman gazte bezain ausarta. Brandes gai izan zen musikaren historiako bakarkako kontzerturik ospetsuenetako bat antolatzeko: Keith Jarrettek 1975ean Kolonian eman zuen kontzertua. Kontzertu horren aurretik, Jarrettek sormen-bidaia bat hasia zuen Miles Davisekin: “Miles Davisen taldearekin bat egin nuenean, ez nekien haien doinu bakar bat ere, eta taldea utzi nuenean ere ez!”. Ez zuen izan haren beharrik.

Jazza eta deskolonizazioa dira Soundtrack to a Coup d’État -Banda sonora para un golpe de estado- (Johan Grimonprez, 2024) filmaren protagonista nagusiak. Jazz-muntaketa baten bidez, Gerra Hotzaren garaiko gertaera bat jasotzen du: nola joan ziren Abbey Lincoln eta Max Roach musikariak Nazio Batuen Segurtasun Batzordera Patrice Lumumba Kongoko liderraren hilketa salatzeko. Eta Kongotik Eskandinaviara, zeina helmuga preziatua izan baitzen luzaroan AEBko jazz beltzeko izar askorentzat. Orain, Legacy filmean (Manal Masri, 2024) ), Eskandinaviako abenturara joandako haien seme-alabek azaltzen dute nolako ondorioak izan zituzten aitek hartutako erabaki haiek.

Eta, amaitzeko, aktore bikain bati egindako omenaldia, maisulan baten bidez: The Conversation -Elkarrizketa- (Francis Ford Coppola, 1974). Film honek Gene Hackman-en talentu apartaz gozatzeko gonbita egiten digu, Harry Caul “espia” profesionalaren rolean nola sartzen den ikusten baitugu. Gainera, aurtengo zikloaren kartelean ere Caul ageri zaigu, txabusina jantzita, etxean saxoa jotzen... Eta David Shireren soinu-bandari esker, jazz musika protagonistaren bakardade izugarriaren isla bihurtzen da. Jazza Harry Caulen garunean jariatzen da, eta, bide batez, gu guztion garunean ere bai.

Data

2025/07/03 - 2025/08/11

Lekua

Donibane Lohitzune
Donostia
Gasteiz
Iruñea
Zikloaren programa (PDF)

Zikloaren emanaldiak: Jazzinema 2025


Egoitzak

Bilbo

  • Arte Ederren Bilboko Museoa 

    Museo plaza, 2
    48009 Bilbo
    Email: info@bilbaomuseoa.eus

  • +34 944 396 060
  • info@bilbaomuseoa.eus
  • www.bilbaomuseoa.eus
  • Edukiera

    206 eserleku
    Bizkaia Aretoa: 427 eserleku

  • Sarreren salmenta

    Museoko leihatilan eta www.bilbaomuseoa.eus webgunean:
    · Ohiko zinema emanaldia: 3,50€ (Museoaren Lagunak: 2€).
    * 25 urtetik beherakoak: doan (museoko leihatilan jaso behar da sarrera).

Donostia

  • Tabakalera

    Andre Zigarrogileak plaza, 1
    20012 Donostia 

  • +34 943 118 855
  • info@tabakalera.eus
  • www.tabakalera.eus
  • Edukiera

    229 eserleku

  • Sarreren salmenta

    Tabakalerako Informazio Puntuan, zineko leihatilan (emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago) eta interneten (sarrerak.tabakalera.eus).
    · Ohiko zinema emanaldia: 4€.
    * Donostia Kultura eta Tabakalera txartelekin: -%10.

     



Gasteiz

  • Artium Museoa, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa

    Frantzia kalea, 24
    01002 Gazteiz

  • +34 945 209 020
  • museo@artium.eus
  • www.artium.eus
  • Edukiera

    141 eserleku

  • Sarreren salmenta

    Museoko leihatilan eta www.museobilbao.com webgunean:
    · Ohiko zinema emanaldia: 3,50€ (Museoaren adiskideak: 2€).
    * 25 urtetik beherakoak: doan (museoko leihatilan jaso behar da sarrera).

Iruñea

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.