Gus Van Sant-ek zuzendutako lehen film luzea. 16 mm-ko kamera batekin eta 25.000 dolar inguruko aurrekontuarekin, zuri-beltzean filmatu zuen. Walt Curtis Oregongo Walt Curtis poetaren nobela autobiografikoan oinarritua dago. Walt –janari-denda batean lan egiten duen hogeita hamar urte inguruko homosexuala– Johnny-z maitemintzen da. Johnny ingelesez hitz bakar bat esaten ez dakien etorkin ilegal mexikar heterosexuala da.