Gloria denbora librerik ez duen etxekoandrea da, anfetaminazalea. Berrogei metro karratuko etxebizitzan senarrarekin –taxi-gidaria–, amaginarrebarekin, bi seme makarroirekin eta musker batekin bizi da. Ez da emakume zoriontsua. Senarraren eta bere artean, komunikazio eza handia egoteaz gain, emakume alemaniar baten itzala agertzen da. Duela hamabost urte, senarrak emakume horrentzako lan egin zuen Berlinen, eta orain Madrilera etorriko dela jakinarazi dio Hitlerren memoriak faltsifikatzeko duen plana kontatzera.
Fitxa teknikoa