Mutil bat bere herritik irten eta metropoli handira doa lan bila. Saltoki handi batzuetan hasiko da saltzaile xume gisa, baina neska-lagunari eta familiari sinetsarazten die erantzukizun-maila handiko postu bat duela. Tontorrera iritsi nahi du, eta, saiatzearen poderioz, ailegatuko da... saltoki handietako erlojura, zinemaren historiako eszenarik ikonikoenetako batean.
Fitxa teknikoa