Izenburua, helbidea, aktoreak etab. bilatuko ditu

Yannick Bellon: zazpi hamarkada zineman

Yannick Bellon

Yannick Bellon (Biarritz, 1924-Paris, 2019) zinemagile aparta izan zen, eta ibilaldi benetan luzea izan zuen: zazpi hamarkada eman zituen zinemagintzan. Haren haurtzaroa eta nera bezaroa Euskal Herriari hertsiki lotuta daude. Denise Bellon (XX. mendeko frantziar argazkilari garrantzitsuenetako bat) eta Jacques Bellon magistratua izan zituen guraso; Yannick eta Loleh Bellon ahizpa (Baiona, 1925-Le Kremlin- Bicêtre, 1999) artearen inguruan eta politikari dagokionez giro ezkertiarrean bizi izan ziren beti. Osabak, Jacques Brunius zinemagileak, zinemarekiko grina piztu zien bi ahizpei (Loleh aktore eta antzerkigile ospetsua izan zen). Jean Rouch izan zen Yannicken lehenengo maita suna: sasoi hartan seguruenik bietako batek ere ez zuen pentsatuko biak ere zinemagintzan arituko zirenik. Hogeita lau urterekin bere lehenengo film laburra egin zuen, Goémons (1948), eta Sari Nagusia jaso zuen Veneziako Biurtekoan. Bretainiako uharte batean egina dago, ausardiaz eta berezko estiloarekin, eta Buñuelen Las Hurdes eta Flahertyren Man of Aran filmen zertzela dak ditu. Handik bi urtera, Colette idazlearen etxean, naturaltasun eta sakontasun handiko film ertain bat egin zuen. Gerraren izugarrikerien inguruko gogoetak jaso zituen Varsovie, quand même filmean, ahulenen alde egin zuen Simone Signoretekin batera Un matin comme les autres-en, eta Claude Roy-k idatzitako ipuin bat, itxuraz haurrentzakoa, zinemaratu zuen: Zaa, petit chameau blanc. Muntatzaile-lanetan eta telebistan aritu zen zenbait urtez, eta gero bere produkzio-etxea sortu zuen (Les films del’équinoxe); hala, 1972an bere lehenengo film luzea zuzendu zuen: Quelque part quelqu’un, aldaketa betean ari zen Parisen gaineko begirada poetikoa da, eta Henry Magnan senarrari, zeinak bere buruaz beste egin baitzuen, egindako omenaldi hunkigarria. 1974an, Zilarrezko Maskorra irabazi zuen La Femme de Jean filmarekin, emakumeen askatasunaren eta emantzipazioaren aldeko alegatua. Sari hori lortu duen Euskal Herrian jaiotako zuzendari bakarra da. Yannick Bellon feministak gizarteari buruzko zituen kezka sakonak erakutsi zituen hurrengo filmetan: denbora eta oroimena Jamais plus toujours-en, bortxaketa L’Amour violé-n, bularreko minbizia L’Amour nu filmean, artea bazterkeria gainditzeko baliabide gisa Les Enfants du désordre filmean, bisexualitatea La Triche-en eta ekologia L’Affût filmean. 2001ean, Chris Marker handiarekin batera, ama omen du nahi izan zuen Le Souvenir d’un avenir filmarekin. Yannick Bellonek 2018an zuzendu zuen bere azken lana (D’où vient cet air lointain?), eta, hala, talentu handiko zazpi hamarkada osatu zituen zinemagintzan. Konpromiso handia izan zuen bizitzea egokitu zitzaion gizartearekiko, eta idazkera oso pertsonaleko zinema egin zuen, bilaketa formal ukaezin batean: haren filmak inoiz baino bizia
go daude. Eta aurrez aurre izango ditugu urritik abendura. Yannick Bellon biarriztarrararengan zentratutako programazioaren barruan, eta saio berezi gisa, Donostiako Sustapenak, DIPCk eta Euskadiko Filmategiak Apollo 11 (2019) filma eskainiko dute, Todd Douglas Millerren film txalotua.

Data

2019/10/01 - 2019/12/19
Zikloaren programa (PDF)

Egoitzak

Bilbo

  • Arte Ederren Bilboko Museoa 

    Museo plaza, 2
    48009 Bilbo
    Email: info@bilbaomuseoa.eus

  • +34 944 396 060
  • info@bilbaomuseoa.eus
  • www.bilbaomuseoa.eus
  • Edukiera

    206 eserleku
    Bizkaia Aretoa: 427 eserleku

  • Sarreren salmenta

    Museoko leihatilan eta www.bilbaomuseoa.eus webgunean:
    · Ohiko zinema emanaldia: 3,50€ (Museoaren Lagunak: 2€).
    * 25 urtetik beherakoak: doan (museoko leihatilan jaso behar da sarrera).

Donostia

  • Tabakalera

    Andre Zigarrogileak plaza, 1
    20012 Donostia 

  • +34 943 118 855
  • info@tabakalera.eus
  • www.tabakalera.eus
  • Edukiera

    229 eserleku

  • Sarreren salmenta

    Tabakalerako Informazio Puntuan, zineko leihatilan (emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago) eta interneten (sarrerak.tabakalera.eus).
    · Ohiko zinema emanaldia: 4€.
    * Donostia Kultura eta Tabakalera txartelekin: -%10.

     



Gasteiz

  • Artium Museoa, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa

    Frantzia kalea, 24
    01002 Gazteiz

  • +34 945 209 020
  • museo@artium.eus
  • www.artium.eus
  • Edukiera

    141 eserleku

  • Sarreren salmenta

    Museoko leihatilan eta www.museobilbao.com webgunean:
    · Ohiko zinema emanaldia: 3,50€ (Museoaren adiskideak: 2€).
    * 25 urtetik beherakoak: doan (museoko leihatilan jaso behar da sarrera).

Iruñea

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.