Izenburua, helbidea, aktoreak etab. bilatuko ditu

Zinema solasaldiak: Imanol Uribe-Costa Gavras

Zinema solasaldiak: Imanol Uribe-Costa Gavras

2016 amaierarako eta 2017 hasierarako, Euskadiko Filmategiaren programazioa proposamen erakargarriz beteta dator. Bost ardatzetan banatu ditzakegu: Donostia Kulturarekin lankidetzan, Screwball comedy-ari buruzko zikloa ekainera arte luzatuko da. Hollywoodeko lehen genero feminista izateaz gain, bere elkarrizketa bizkor eta zorrotzek, “sexuen arteko gerra”-ren bertsio urratzaile batean kokatuta, komedia amerikarraren maisulan bilakatu dituzte zenbait izenburu.
Abenduaren 1ean, Ikuska (1979-1984) bildumaren zaharberritzea ospatuko dugu, hamar Ikuska proiektatuta eta film horien zuzendarien (ahal izan duten guztien) argazki historikoa aterata. Euskaraz egindako euskal zinema industria baten alde orain dela hiru hamarkada burututako lanak aurkeztuko dituzte. Gurekin izango dira: Javier Aguirresarobe, Montxo Armendáriz, José Julián Bakedano, Juanba Berasategi, José Luis Egea, Iñaki Eizmendi, Juanmi Gutiérrez, Mirentxu Loyarte, Pedro Olea eta Imanol Uribe. Tabakalerarekin lankidetzan, urtarriletik aurrera, Straub eta Huillet heterodoxoek dozena bat emanaldi protagonizatuko dituzte. Gustukoena egitasmoa ortodoxietatik urrundutako bi zinema kritikariri zabalduko diegu: Carlos Boyero eta Begoña del Teso. Lehenak, El buscavidasThe Hustler- (Robert Rossen, 1961) aukeratu du. Bigarrenak, berriz, Melancholia (Lars von Trier, 2011). Aukeraketaren zergatiak azalduko dizkigute biek. DSS2016EUrekin lankidetzan aurten abiatutako Zinema solasaldiak egitasmoari amaiera bikaina emango diogu Costa-Gavras eta Imanol Uribe zinemagileekin. Abenduaren 10ean zinemaz solas egingo dute, eta euren zenbait filmek ere hala egiten jarraituko dute martxora arte. Beraien zinemarekiko hurbilketa beti izan da politikoa (ia ezinezkoa da hala ez izatea edozein zinemagilerentzat): ezarritako ordena zalantzan jartzen ez duten haiena ere politikoa da. Orain dela gutxi zaharberritu dituzten Costa-Gavrasen lehen bost filmak programatuko ditugu; eta Imanol Uriberen beste lau, horien artean El proceso de Burgos (1979) eta La muerte de Mikel (1983) filmen kopia berriak proiektatuko ditugu.

Data

2016/12/01 - 2017/01/31
Zikloaren programa (PDF)

Egoitzak

Bilbo

  • Arte Ederren Bilboko Museoa 

    Museo plaza, 2
    48009 Bilbo
    Email: info@bilbaomuseoa.eus

  • +34 944 396 060
  • info@bilbaomuseoa.eus
  • www.bilbaomuseoa.eus
  • Edukiera

    206 eserleku
    Bizkaia Aretoa: 427 eserleku

  • Sarreren salmenta

    Museoko leihatilan eta www.bilbaomuseoa.eus webgunean:
    · Ohiko zinema emanaldia: 3,50€ (Museoaren Lagunak: 2€).
    * 25 urtetik beherakoak: doan (museoko leihatilan jaso behar da sarrera).

Donostia

  • Tabakalera

    Andre Zigarrogileak plaza, 1
    20012 Donostia 

  • +34 943 118 855
  • info@tabakalera.eus
  • www.tabakalera.eus
  • Edukiera

    229 eserleku

  • Sarreren salmenta

    Tabakalerako Informazio Puntuan, zineko leihatilan (emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago) eta interneten (sarrerak.tabakalera.eus).
    · Ohiko zinema emanaldia: 4€.
    * Donostia Kultura eta Tabakalera txartelekin: -%10.

     



Gasteiz

  • Artium Museoa, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa

    Frantzia kalea, 24
    01002 Gazteiz

  • +34 945 209 020
  • museo@artium.eus
  • www.artium.eus
  • Edukiera

    141 eserleku

  • Sarreren salmenta

    Museoko leihatilan eta www.museobilbao.com webgunean:
    · Ohiko zinema emanaldia: 3,50€ (Museoaren adiskideak: 2€).
    * 25 urtetik beherakoak: doan (museoko leihatilan jaso behar da sarrera).

Iruñea

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.