Izenburua, helbidea, aktoreak etab. bilatuko ditu

Hor kanpoan

Zinema eta Zientzia 2018

Kip Thorne astrofisikari eta 2017ko Fisikako Nobel saridunak dioenez, hauxe zuen helburu berak Interstellar filmean aholkulari moduan egindako lanean: gazteei zientziarekiko interesa piztea. Eta lortu egin zuen, eta ez gazteekin bakarrik. Euskadiko Filmategiak, Azkuna Zentroak eta Donostia International Physics Center-ek antolatzen dugun HOR KANPOAN/AHÍ FUERA/OUT THERE zikloarekin, nahi dugu ikusle guztiak zinemaz ere interesatzea. Diziplina sortzaileak dira biak, eta bakoitzak bere erremintak erabiliz interpretatzen dute errealitatea. Gure kulturaren funtsezko parte dira biak, eta munduaz dugun ikuspegia aldatu digute. Zinemak irudimena pizten digu, hainbesteraino non gai baita gu espazioaren abenturaren lehen lerrora eramateko. Edo Lurretik kanpo nolabaiteko bizia badela amesteko, hori ere maiz eztabaidatzen baita komunitate zientifiko espezializatuan... Zer dago hor kanpoan? Sortzetik beretik egin dio galdera hori zinemak bere buruari (gogoratu Méliès eta haren Bidaia Ilargira). Badirudi areto ilunak eta pantaila handiak berez gonbidatzen dutela espazioan bidaiatzera. Ziklo honetako filmen bidez, ikusi ahal izango dugu nolako bilakaera izan duen hizkuntza zinematografikoak halako gaiei heldu dienean. Gainera, goi-mailako zientzialariek aurkeztuko dituzte filmak. Hala, aukera izango dugu film bakoitza ekoitzi zen garaiko ezagutza zientifikoen mailetara hurbiltzeko eta ikusteko nola irudikatu dituen zinemaren industriak ezagutza horiek pantaila handian. Orobat ikusiko dugu testuinguru bakoitzeko beldurrak eta itxaropenak ezinbestean islatu dituela. Thorne haur irudimentsua izan zen, eta ikasle nabarmena. Eguzki-sistemari buruzko hitzaldi batera joan zen amarekin, eta hitzaldi hark pentsaera aldatu zion. Sinistuta gaude HOR KANPOAN zikloa ikusteak antzeko efektuak eragin litzakeela ikusleengan...

Data

2018/01/01 - 2018/03/30
Zikloaren programa (PDF)

Trailerra

Egoitzak

Bilbo

  • Arte Ederren Bilboko Museoa 

    Museo plaza, 2
    48009 Bilbo
    Email: info@bilbaomuseoa.eus

  • +34 944 396 060
  • info@bilbaomuseoa.eus
  • www.bilbaomuseoa.eus
  • Edukiera

    206 eserleku
    Bizkaia Aretoa: 427 eserleku

  • Sarreren salmenta

    Museoko leihatilan eta www.bilbaomuseoa.eus webgunean:
    · Ohiko zinema emanaldia: 3,50€ (Museoaren Lagunak: 2€).
    * 25 urtetik beherakoak: doan (museoko leihatilan jaso behar da sarrera).

Donostia

  • Tabakalera

    Andre Zigarrogileak plaza, 1
    20012 Donostia 

  • +34 943 118 855
  • info@tabakalera.eus
  • www.tabakalera.eus
  • Edukiera

    229 eserleku

  • Sarreren salmenta

    Tabakalerako Informazio Puntuan, zineko leihatilan (emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago) eta interneten (sarrerak.tabakalera.eus).
    · Ohiko zinema emanaldia: 4€.
    * Donostia Kultura eta Tabakalera txartelekin: -%10.

     



Gasteiz

  • Artium Museoa, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa

    Frantzia kalea, 24
    01002 Gazteiz

  • +34 945 209 020
  • museo@artium.eus
  • www.artium.eus
  • Edukiera

    141 eserleku

  • Sarreren salmenta

    Museoko leihatilan eta www.museobilbao.com webgunean:
    · Ohiko zinema emanaldia: 3,50€ (Museoaren adiskideak: 2€).
    * 25 urtetik beherakoak: doan (museoko leihatilan jaso behar da sarrera).

Iruñea

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.