2014/11/28
Ion López zuzendari-kontserbatzailea herri bizkaitar honetan urtero antolatu ohi duten zinema jaialdian izan zen azaroaren 27an.
Néstor Basterretxeari azaroaren 27an Lekeitioko 37. Euskal Zine Bileraren baitan eskaini zitzaion omenaldian parte hartu zuen Ion López Euskadiko Filmategiko zuzendari-kontserbatzaileak. Zinema jaialdiak Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat izan zenari (Néstor Basterretxea) eskaini dio 2014ko Euskal Zinemaren Begirada saria. Aitor Abaroak aurkeztutako ekitaldiaren ostean, Ama Lur (Néstor Basterretxea-Fernando Larruquert, 1968) filma proiektatu zuten.